Herriz Herri - Hiriburu (L) | 2026ko Urtarrilaren 29a

Mediatekaren idekitzea - Gazteen Herriko Kontseilua (GHK)

Gazteen Herriko Kontseiluko hautetsi berriak
Gazteen%20Herriko%20Kontseiluko%20hautetsi%20berriak

Mediatekaren idekitzea

Lizaga mediateka urtarrilaren 31n idekiko da, eta astearte eta ostiraletan (15:00-18:00) baita asteazken eta larunbatetan (10:00-13:00/14:00-18:00) ateak zabalik ukanen ditu.

Gazteen Herriko Kontseilua (GHK)

Kanpaina eder baten ondoren, herriko lau eskoletan egina, Gazteen Herriko Kontseiluko hautetsi berriak urtarrilaren 19an iragarri ziren La Perle gelan.

Hautetsi gazteak bi urtez ariko dira, eta proposamen berriak egiteko indarra ukanen dute herrian.

Ekitaldi hau baliatu zen Hiriburuko lehengo GHK-ko hautetsiak eskertzeko; haiek beren zapiak ondorengoei eman zizkieten.

Ongi etorri Gazteen Herriko Kontseiluko 16 hautetsi berriei!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3819. zbk

Gure Hitza | 2026/01/29

Totalitarismoa, urrats handiz

Peio Jorajuria

Munduak garai kezkagarria bizi du. Indartsuenen legea da gero eta gehiago bertze guzieri inposatzen, nazioartean nekez bada nekez eraikiak izan diren legeak airoski zangopilatuz. Azkenik hor dugu Donald Trump ipar-amerikar presidente autokrataren jokabide kriminala, Venezuelaren kontrako erasoa. Narkoterrorismoaren aitzakian gezur hutsa Trumpek Venezuelako petrolioa bereganatu baizik ez du nahi. Kuba eta beste herrialde batzuk ere jomugan ditu, hala nola Nikaragua eta Kanada, aipatu gabe Groenlandia, hau ere irentsi nahi lukeela, apetitua zorrozturik. Inperialismoak ez zuen aspaldian horrelako indarra erakutsia munduan barna. Taiwanek baduke kezkatzekoa Txinarekin, Ukrainak bere aldetik jadanik hainbertze pairatzen duelarik Errusiarengandik, eta beste herrialde asko ere badira tiranoen aztaparretara eroriak edo erortzen ahal litezkeenak. Trump, Putin eta Xi Jinping, enperadore izan nahi duten hiru predatore, eta beste txakal guziak,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016