Herriz Herri - Hazparne (L) | 2026ko Urtarrilaren 29a
Le Lien-Lotura: laguntza berezia etxean egoiteko - Antzerkia
Le Lien-Lotura: laguntza berezia etxean egoiteko
Alzheimer eritasunaz hunkiak direnak sustengatzea eta etxean egoiten laguntzea dira elkartearen helburuak.
Hitzordu baten ahanztea, hitzak xerkatzea, bere ahaletan konfiantxa galtzea: eguneroko borroka da nahasmen kognitiboak dituzten jendeentzat.
Hamar urte hauetan, ESA Le Lien, Hazparne eta inguruetako herrietan lan egiten duen elkarteak, autonomia galdu duten jendeak laguntzen ditu etxean egoiten, etxekoek inguraturik, seguritatean.
Eri bakotxaren autonomia zaintzea du helburu. Medikuen baimenarekin hogeita hamar pertsonaz arduratzen da oren bateko hamabost zeantzari esker. Zeantzak asurantzak pagatuak dira.
Laguntza hori etxekoeri ere emana zaie, mediku eta inguruetako sozial aktoreekin eramana da.
Berriki HAS (Haute Autorité de la Santé) egiturak ebaluatua du eta ondorio onak atera dira: emana den laguntza eta profesionalen kalitatea ohartaraziz, praktika, erieri ekarria zaien atentzioa eta errespetua azpimarratuz.
Tokian ongi plantatua izanki, etxean hobeki bizitzeko ahala emaiten du Le Lien egiturak, eriak eta familiak sustengatuz eta eguneroko arta segurtatuz.
Xehetasunak ukaiteko, izena emaiteko, Sauveterre de Béarn-en den egoitzara deitu behar da 05-59-38-95-35 zenbakira.
Antzerkia
Urtarrilaren 31n (20:00), “Joyeux” antzerkia ikusten ahalko da Haritz Barne gelan.
Fabrika Ttipia deitzen da gazteeri antzerkian artzea proposatzen dien elkartea. Talde horrek iragan ekainean, Sorbidean festibalaren karietara eman zuen antzerki hori. Berriz erakutsi nahi du larunbatean Hazparnen eta biharamunean Aiherran.
“Zortzi bakardade taula gainean. Urtebetetze bat... Oraino bat. Jestu, hitz eta dantza berdinak beti, bagirela senditzeko. Bainan norentzat? Zortzi bakardade horiek bizi dira bainan ez dira arras elgarrekin...”
Ikusgarria kitorik da. Tokiak aitzinetik har daitezke HelloAsson. Egunean berean hartzen ahalko dira ere.











