Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2026ko Urtarrilaren 29a
Korrika kulturala Izturitzen - Izturitzeko merkatua
Korrika kulturala Izturitzen
Artetxean, urtarrilaren 30ean ostiralez (19:00), “Etxean” liburuaren aurkezpena. Drag emanaldi batean Ael Campriston antzerkilariarekin 45 minutuko performantzia. “Etxean” Don Campriston marrazkilariaren liburu berria da, haurrentzat egina dena.
Ipuin horrek aipatzen ditu haurrek etxe barnean bizitzen ahal dituzten bortizkeriak, bai eta ere ahizpatasunaren ezin geldituzko indarra.
Sartzea: 12 urtez petiko haurrentzat urririk, besteentzat (deneri idekia baita) 5 euro.
Izturitzeko merkatua
Bi hitz oroitarazteko ostiral guziz bezala merkatua izanen dela arrastiri hortan ere (18:00-19:30).










