Herriz Herri - Urruña (L) | 2026ko Urtarrilaren 29a

Laborariak Pausuko zubian - Gurasoendako mintzaldia - Gurutze nazi bat Itsas Mendin - Filipe Aramendiren zerrenda - Sagarnotegi gaua - Ate idekiak ikastolan - Pala txapelketa - Pilota

(Arg: Jokin Sagarzazu)
(Arg:%20Jokin%20Sagarzazu)

Laborariak Pausuko zubian

Hilaren 15ean, ostegunez, Iparraldeko eta Hegoaldeko laborariek beren traktoreekin Pausuko zubia eta Biriatuko autobidea blokatu zituzten, Europako Batasunak indarrean jarri nahi duen Mercosurreko esportazioen aurka protestatzeko. Mercosur itunaren ondorioak salatzeaz gain, behiek pairatzen dutendermatosi nuklear eritasunari kontra egiteko orain arte harturiko neurriak zalantzan eman zituzten hazleek protesta horren bidez. Hiritarrek laborariak lagundu eta txalotu zituzten. Aupa euskal laborariak!

Gurasoendako mintzaldia

Otsailaren 3an, asteartez, Azkaingo Bil Toki gelan (18:00), Euskararen Kriseiluaren bukaera besta. Egitasmoari bukaera emateko, parte hartuko dutenfamilia guziak gonbidatuak izanen dira. Haurrak izanen dira protagonista eta “Suaren zaindari” izendatuko dira. Euskaraz eta frantsesez bat-bateko itzulpen zerbitzu bidez.

Gurutze nazi bat Itsas Mendin

Urruñako Itsas Mendi zinemak sare sozialen bidez salatu duenez, beste behin ere gurutze nazi batekin zipriztindu duteXabxab artistak eginiko horma-irudia. Bigarren aldia da azken hiru hilabetetan margoketa jomugan hartzen dutena.Samo goitizenez ezaguna zen Jean-Michel Basquiat artista amerikarraren omenez Urruñan eginiko horma-irudiaren gainean gurutze nazi bat margotu zuten hilaren 12an.Urruñako Itsas Mendi zinemak sare sozialen bidez salatu duenez, beste behin ere sinbologia nazia baliatu dute Xabxab artistak eginiko lana zikintzeko. Orain arte ez bazuten deus erran ere, erasoa errepikatu denez "erantzun kolektibo irmoa" emateko premia zabaldu dute Itsas Mendi zinemako kudeatzaileek sare sozialen bidez plazaraturiko mezu baten bidez. Herriko Etxea osatzen duten indar politiko guziek, aho batez, gaitzetsi dute.

Filipe Aramendiren zerrenda

Oraingo auzapeza den Filipe Aramendi jaunak, bere zerrenda aurkeztu zuen hilaren 17an, larunbat goizez, jendez mukuru zen Posta ganberan. Sei urte hauetan jakin izan dute, beste gauza anitzen artean, euskara eta euskal kultura beren tokian ezartzen, eta Urruñako euskaldunak bigarren mailako hiritarrak izatetik lehen mailako hiritarrak izatera pasatu gira. Bakoitzari berea zor. Ez dugu ahantziko! Milesker, bihotzez!

Sagarnotegi gaua Berttolin

Hilaren 23an, ostiralez, eta Berttoli elkarteak antolaturik, sagarnotegi gaua egin zuten aipatu elkartean. Afari ederra, euskal kantuak eta lagun-giro goxoan, euskaldunen artean ohikoa den bezala.

Ate idekiak ikastolan

Hilaren 31n, larunbatez, ate idekiak izanen dira herriko ikastolan. Eraman ditzagun gure haurrak ikastolara, euskaldun izan eta euskaldun bizi daitezen (9:30-12:30)!

Pausuko pala txapelketa

Bidasoan Euskaraz kultur ekimenaren kari, urtero, Pausun, Xaia ondoko ezkerparetan antolatzen den binakako pala txapelketan parte hartzeko izen ematea otsailaren 20a aitzin egin beharko da. Hiru maila izanen dira eta parte hartzeko 15 euro pertsona bakoitzeko pagatu behar. Sarien artean 1.000 euroko lotak izanen dira. Finala maiatzaren 3an, igandearekin, jokatuko da. Antolatzailea: Bakalau elkartea. Izenak emateko: 05-47-75-07-02.

Aupa urruñar pilotariak!

Urtarrilaren 11n, Arrangoitzen jokatu zen amaturren txapelketarako partidan, Urruñarrak taldeko Jon Biskubi eta Iñaki Etxegoin gailendu zitzaizkien Sarako Izarra taldeko Unai Etxeberri eta Peio Larretxeari, 40-33 emaitza erdietsiz. Zorionak!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3819. zbk

Gure Hitza | 2026/01/29

Totalitarismoa, urrats handiz

Peio Jorajuria

Munduak garai kezkagarria bizi du. Indartsuenen legea da gero eta gehiago bertze guzieri inposatzen, nazioartean nekez bada nekez eraikiak izan diren legeak airoski zangopilatuz. Azkenik hor dugu Donald Trump ipar-amerikar presidente autokrataren jokabide kriminala, Venezuelaren kontrako erasoa. Narkoterrorismoaren aitzakian gezur hutsa Trumpek Venezuelako petrolioa bereganatu baizik ez du nahi. Kuba eta beste herrialde batzuk ere jomugan ditu, hala nola Nikaragua eta Kanada, aipatu gabe Groenlandia, hau ere irentsi nahi lukeela, apetitua zorrozturik. Inperialismoak ez zuen aspaldian horrelako indarra erakutsia munduan barna. Taiwanek baduke kezkatzekoa Txinarekin, Ukrainak bere aldetik jadanik hainbertze pairatzen duelarik Errusiarengandik, eta beste herrialde asko ere badira tiranoen aztaparretara eroriak edo erortzen ahal litezkeenak. Trump, Putin eta Xi Jinping, enperadore izan nahi duten hiru predatore, eta beste txakal guziak,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016