Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2026ko Urtarrilaren 29a
Eskubaloia - Pilota
Eskubaloia
Nesketan, Nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarrik irabazi du Villenaven, 28-23.
Bigarren taldeak galdu du Denguin-en, 23-28.
Erregional Elite mailan, hemezortzi urtez petikoek irabazi diote Marsan-i, 40-26. Multxoko lehen tokian dira.
Gizonetan, Erregional Elite mailan, hamazazpi urtez petikoek irabazi dute Pessac-en, 26-24.
Heldu diren aste hondarreko partidak
Gizonetan, erregional mailan, irisartarrak ariko dira Andernos-en, igandean (16:00).
Hirugarren taldea ariko da Billèren, larunbatean (20:30).
Erregional mailan, hamazazpi urtez petikoak ariko dira Bordelen, igandean (14:15).
Nesketan, Nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarri ariko da Kanbon, Lège Cap Ferret-en kontra, (20:00).
Bigarren taldeak errezebituko du Bosdarros (18:00).
Pilota
Finalean
Pilotariak lehiaketaren finalak ginituen joan den asteburuan Ahetzen. Lehen mailan, Maia Muscarditz eta Katixa Vignau Tuquet-ek galdu dute 28-40 Société Nautique-koen parean. Iduriz, gure pilotarisek ez dute jakin partida beren alde bihurtzen. Beste aldian hobeki erreusituko dute!
Lehiaketa
Urte guziz bezala, Gure Doia trinketean dugu hitzordua primaderako esku-huskako lehiaketarekin. Aurten ere hiru maila izanen dira gehi multxo bat neska/mutiko nahasirik...
Abiatzea martxoaren 8tik harat eta izenak igorri behar dira otsailaren 13ko, Xexili Duhalde deituz: 06-12-13-68-03. Deneri ongi jin!











