Herriz Herri - Bardoze (L) | 2026ko Urtarrilaren 29a

Ihauteriak

Aurten, kaskarotak pasatuko dira kartierez kartier otsailaren 21ean eta 28an, eta ihautea bukatuko da plazan martxoaren 7an, desfile tradizionalarekin. Auzia, "sua ipurdian" dantza, afaria eta gaualdi alaitua segituko dira. Gure herriaren momentu inportante hori prestatzeko, Foyer de Bardos elkarteak oroitarazten digu ihauteko erakusketa beti idekia dela mediatekan, ihautearen kostumak, pertsonaiak eta etorkiak ezagutzeko. Besteak beste, Bardozeko ihautearen istorio zaharrak, lapurtar ihautearen berezitasunak edota ihautearen jatorriari buruzko teoriak dira aipagai, Thierry Trufaut-en lanean eta Foyerraren baliabideetan oinarrituz. Parada ona bardoztar berrientzat tradizioa deskubritzeko, eta besteentzat gaia sakontzeko eta oroitzapen onak berpizteko. Erakusketa urririk da, mediatekaren idekitze tenoretan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3819. zbk

Gure Hitza | 2026/01/29

Totalitarismoa, urrats handiz

Peio Jorajuria

Munduak garai kezkagarria bizi du. Indartsuenen legea da gero eta gehiago bertze guzieri inposatzen, nazioartean nekez bada nekez eraikiak izan diren legeak airoski zangopilatuz. Azkenik hor dugu Donald Trump ipar-amerikar presidente autokrataren jokabide kriminala, Venezuelaren kontrako erasoa. Narkoterrorismoaren aitzakian gezur hutsa Trumpek Venezuelako petrolioa bereganatu baizik ez du nahi. Kuba eta beste herrialde batzuk ere jomugan ditu, hala nola Nikaragua eta Kanada, aipatu gabe Groenlandia, hau ere irentsi nahi lukeela, apetitua zorrozturik. Inperialismoak ez zuen aspaldian horrelako indarra erakutsia munduan barna. Taiwanek baduke kezkatzekoa Txinarekin, Ukrainak bere aldetik jadanik hainbertze pairatzen duelarik Errusiarengandik, eta beste herrialde asko ere badira tiranoen aztaparretara eroriak edo erortzen ahal litezkeenak. Trump, Putin eta Xi Jinping, enperadore izan nahi duten hiru predatore, eta beste txakal guziak,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016