Herriz Herri - Makea (L) | 2026ko Urtarrilaren 29a

2025eko egoera zibila - Agiantzak

Alain Dubois auzapeza, gibelean hautetsiak agiantza egunean
Alain%20Dubois%20auzapeza_%20gibelean%20hautetsiak%20agiantza%20egunean

2025eko egoera zibila

Sortzeak: Haize Tastet, Unai Urrutigaray, Maddi Espil-Canderatz, Enea Mendiboure eta Imanol Pochelu-Boyreau. Heriotzak: Kattin Oxarango, Michel Verdoux, Gérard Guinaudeau, Jeannette Sabarots, Xalbat Bidegaray eta Patrice Baranx. Bestalde hiru ezkontza izan dira.

Agiantzak

Joan den larunbatean makearrak Mindegia gelan bildu dira Herriko Etxearen agiantzen kari. Bi hilabete eskas dira herriko bozak iragaiteko. Alain Dubois-k 18 urtez auzapez kargua bete ondoan, jakinarazi du ez dela presentatzen. Baliatu da eskertzeko hainbat urtez bere ondoan lan egin duten hautetsiak, herriko langileak eta herritarrak. Bete duen kargualdian memento zoriontsuak, gogorrak, pizgarriak, nardagarriak… bizi ukan ditu, baina azpimarratu du sekulan dolutu gabe bere funtzioa bete duela. Herri ttipietan auzapez batek edozein gauza egiteko prest izan behar duela oroitarazi du.

Ondotik aipatu du kargualdian egin obra handi batzuk, horietan Etxehandia egoitzan egin diren arraberritze lanak, 11 apartamendu eraikiak izan dira, bai eta ofiziale gunea (50 bat langilek lan egiten dute). Bestalde 10 hilabete iraun duten elizako obrak gogorarazi ditu, ondarearen zaharberritzearen garrantzia azpimarratuz. Urtsu lotizamendua, herriak bost etxe eraikitzeko erosi lurra da, lekuko gazteeri herrian bizitzeko posibilitatea ematen diena. Hitzaldia bururatu du hitz hauekin: “Urte berriak osasuna eta loratzea ekar diezazkizuela, gure herriak segi dezala aitzina errespetuan, ongizaitean eta elkarbizitzan”.

Ekitaldia bururatu da baso baten inguruan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3819. zbk

Gure Hitza | 2026/01/29

Totalitarismoa, urrats handiz

Peio Jorajuria

Munduak garai kezkagarria bizi du. Indartsuenen legea da gero eta gehiago bertze guzieri inposatzen, nazioartean nekez bada nekez eraikiak izan diren legeak airoski zangopilatuz. Azkenik hor dugu Donald Trump ipar-amerikar presidente autokrataren jokabide kriminala, Venezuelaren kontrako erasoa. Narkoterrorismoaren aitzakian gezur hutsa Trumpek Venezuelako petrolioa bereganatu baizik ez du nahi. Kuba eta beste herrialde batzuk ere jomugan ditu, hala nola Nikaragua eta Kanada, aipatu gabe Groenlandia, hau ere irentsi nahi lukeela, apetitua zorrozturik. Inperialismoak ez zuen aspaldian horrelako indarra erakutsia munduan barna. Taiwanek baduke kezkatzekoa Txinarekin, Ukrainak bere aldetik jadanik hainbertze pairatzen duelarik Errusiarengandik, eta beste herrialde asko ere badira tiranoen aztaparretara eroriak edo erortzen ahal litezkeenak. Trump, Putin eta Xi Jinping, enperadore izan nahi duten hiru predatore, eta beste txakal guziak,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016