Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2026ko Urtarrilaren 29a
Heriotze - Ate idekitze - Jabe aldaketa - Geixanen bertsualdia - Pilota
Heriotze
Sortzez Germieta Bidondoko zen Mayi Aurnague pausatu da 97 urtetan. Kose Apellaniz zenaren alarguntsa, luzaz geltokiko karrikan bizi izana, Larrazkena xahar etxera erretiratua zen aspaldi huntan. Doluminak Julie alabari, Ramuntxo eta William iloberi eta familia guziari.
Ate idekitze
Urtarrilaren 31n (ibiakoitza), ate idekitzeak eginen dituzte Baigorriko bi ikastegiek, heien funtsen eta lan moldeen ezagutarazteko buraso berrieri: Bai ikastolak (9:30-12:00), Donostei kolegioak (10:00-12:00).
Jean Pujo ikastetxe publikoak joan den asteartean eginak zituen.
Jabe aldaketa
Irastorza bolanjeria edo okindegia eskuz aldatzen da. Jabe berriak otsailaren 5ean instalatuko dira eta entrepresa “Bien Artean” deituko da ordutik goiti. Otsailaren 8an, ibiakoitzez, animazio bat proposatuko dute egun guzian, bolanjer berriek heien burua eta heien produktuak presentatzeko.
Geixanen bertsualdia
Berriki galdu duen Popol anaiaren omenez, Geixan Xerberok idatzi bertsualdia irakurtzen ahalko duzue Herria kasetaren ale huntan. Hitz biziki hunkigarriak, Geixanek bere anaiarentzat zuen atxikimendua erakusten dutenak.
Pilota
Esku-huska, gaztetxoen mailan, joan den igandean Itsasun, Zaharrer Segiko Mikel Eiherart eta Peio Dutaret-Bordagarai Euskal Herriko txapeldun izan dira. Noizbait-eko pilotarieri nagusitu dira finalean 40/28. Goresmenak!











