Herriz Herri - Itsasu (L) | 2026ko Urtarrilaren 29a

Amadearen gaualdia - Ihauteriak 2026

Amadearen gaualdia

Joan den astean aipatu bezala, kantatzerat eta dantzatzerat gomitatzen gaitu Amadea elkarteak Madagaskarreko jendaldearen alde, urtarrilaren 31n, larunbatez (19:30). Parte hartuko dute Haiz Egoa koruak, De Grands Enfants bikoteak, Folkablok taldeak eta Boza taldeak (Circle Song). Sartzea 5€. 10€ janari malgatxearekin parekatuz.

Ongi etorri deneri!

Ihauteriak 2026

Oroitu 3 asteburutan etxez etxe eta auzoz auzo ibiliko direla Kaskarotak! Huna lehen asteburuko egitaraua:

2026/01/31 larunbata (9:00etatik goiti): Jauretxea - Etxegarai - Agerria - Irigoinia - Zelaia - Ordokia - Eguzkian - Xilarrenia.

2026/02/01 igandea (9:00etatik goiti): Ondoria - Bettibidarteneko bidea - Izoki - Atekagaitz - Lehengo Posta inguruak - Zubeleta – Errobi.

Mezu hau ere helarazten daukute Kaskarotek: "Aspaldi huntan atea idekitzen daukuten etxeetan gelditzea usaia dugu. Baina ez gintaizke etxe berrietan gelditzearen kontra! Zure etxearen atea ideki nahi badaukuzu ondoko telefono zenbakira dei gaitzazu (07-69-25-08-08). Ez duda auzoen artean biltzea!"


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3819. zbk

Gure Hitza | 2026/01/29

Totalitarismoa, urrats handiz

Peio Jorajuria

Munduak garai kezkagarria bizi du. Indartsuenen legea da gero eta gehiago bertze guzieri inposatzen, nazioartean nekez bada nekez eraikiak izan diren legeak airoski zangopilatuz. Azkenik hor dugu Donald Trump ipar-amerikar presidente autokrataren jokabide kriminala, Venezuelaren kontrako erasoa. Narkoterrorismoaren aitzakian gezur hutsa Trumpek Venezuelako petrolioa bereganatu baizik ez du nahi. Kuba eta beste herrialde batzuk ere jomugan ditu, hala nola Nikaragua eta Kanada, aipatu gabe Groenlandia, hau ere irentsi nahi lukeela, apetitua zorrozturik. Inperialismoak ez zuen aspaldian horrelako indarra erakutsia munduan barna. Taiwanek baduke kezkatzekoa Txinarekin, Ukrainak bere aldetik jadanik hainbertze pairatzen duelarik Errusiarengandik, eta beste herrialde asko ere badira tiranoen aztaparretara eroriak edo erortzen ahal litezkeenak. Trump, Putin eta Xi Jinping, enperadore izan nahi duten hiru predatore, eta beste txakal guziak,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016