Han eta Hemen | 2026ko Urtarrilaren 29a

Euskarazko eta euskararen irakaskuntzaren bilana

Eskola publikoko elkarteek, Euskal Haziak eta Seaskak antolatu manifestazioa
Eskola%20publikoko%20elkarteek_%20Euskal%20Haziak%20eta%20Seaskak%20antolatu%20manifestazioa

dituen “Euskarazko eta euskararen irakaskuntza: 2004-2025 arteko bilakaera eta 2025eko eskola sartzearen bilana” deitu txostena berriki plazaratu du. Irakaskuntza publikoa, katolikoa eta Seaska dira aztertuak izan. Datu horiek eta dokumentua bera Hezkuntza Ministerioarekin berretsiak dira. Txostenaren hurbilagotik ikustera joan gira.

Euskarazko irakaskuntza eskaintzaren garapena

2004tik 2025erako tartean, 52 sail elebidun ideki dira irakaskuntza publikoan, horietan 44 idekitze gune berrietan eta 8 idekitze 1. mailan segipena segurtatzeko. Irakaskuntza elebiduna eskaintzen duten eskolen eta herriarteko eskola elkargoen (HEE) proportzioa %34tik %67ra emendatu da.

Irakaskuntza katolikoan berriz, ber urte tartean, 8 sail elebidun ideki dira eta irakaskuntza elebiduna eskaintzen duten eskola katolikoen proportzioa %50etik %67ra emendatu da.

Seaskari dagokionez, 13 ikastola ideki dira, 2025eko eskola sartzean 33 ikastola ziren.

Hiru sareak nahasiz, euskarazko irakaskuntza eskaintzen duten 1. mailako eskolen proportzioa %42tik %72ra emendatu da.

Kolegioaren kasuan berriz, 13 sail elebidun ideki dira hiru sareetako kolegioetan. Lizeoei dagokienez, irakaskuntza orokorreko lizeoetan 5 sail elebidun ideki dira, 15 lizeoetarik 12k irakaskuntza elebiduna proposatzen dute.

Kopururen bilakaera

Irakaskuntza elebiduneko kopuruak %87,6ez emendatu dira eta ikasle elebidunen proportzioa %18,5etik %67,4ra emendatu da.

Katolikoan, irakaskuntza elebiduneko kopuruak %62,8z emendatu dira eta ikasle elebidunen proportzioa %23,8tik %37,2ra emendatu da.

Seaskan, ikastolako murgiltze ereduan diren ikasleen kopurua %83,7z emendatu da.

Hiru sareak nahasturik, 21 urtez irakaskuntza elebiduneko murgiltze edo parekotasun ereduan diren ikasle kopuruak 5.930etik 10.709ra pasa dira, hots %80,6ko emendatzea. Ikasle elebidunen kopurua %24,5etik %43,8ra emendatu da. Murgiltze edo parekotasun ereduko ama-eskoletako ikasle elebidunen proportzioa %30,4tik %48,4ra emendatu da.

Kolegioaren kasuan, sailak nahasirik, %10,2tik %25,9ra igan da, eta lizeoan %6,6tik %14,4ra.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2026/01/29

Euskararen Barometroa

Euskararen Barometroaren aurkezpena
Euskararen%20Barometroaren%20aurkezpena

Frantziako legediaren arabera, lurralde-hizkuntzen eskumena partekatua da, eta ondorioz, instituzio maila guziek ardura dute haien garapenean. Herritarrek hurbilen duten administrazioa izanik, herriak funtsezko eragileak dira hizkuntza horien sustapenean. Hortan oinarriturik eta herriko bozak martxoan iragan beharrak direla eta, Euskal Konfederazioak “Euskararen aldeko engaiamenduaren barometroa” plantan eman du, 5 ardatzen inguruan banatu 20 neurri konkreturen inguruan eraikia.

Irakurri segida

3819. zbk

Gure Hitza | 2026/01/29

Totalitarismoa, urrats handiz

Peio Jorajuria

Munduak garai kezkagarria bizi du. Indartsuenen legea da gero eta gehiago bertze guzieri inposatzen, nazioartean nekez bada nekez eraikiak izan diren legeak airoski zangopilatuz. Azkenik hor dugu Donald Trump ipar-amerikar presidente autokrataren jokabide kriminala, Venezuelaren kontrako erasoa. Narkoterrorismoaren aitzakian gezur hutsa Trumpek Venezuelako petrolioa bereganatu baizik ez du nahi. Kuba eta beste herrialde batzuk ere jomugan ditu, hala nola Nikaragua eta Kanada, aipatu gabe Groenlandia, hau ere irentsi nahi lukeela, apetitua zorrozturik. Inperialismoak ez zuen aspaldian horrelako indarra erakutsia munduan barna. Taiwanek baduke kezkatzekoa Txinarekin, Ukrainak bere aldetik jadanik hainbertze pairatzen duelarik Errusiarengandik, eta beste herrialde asko ere badira tiranoen aztaparretara eroriak edo erortzen ahal litezkeenak. Trump, Putin eta Xi Jinping, enperadore izan nahi duten hiru predatore, eta beste txakal guziak,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016