Gure Hitza | 2026ko Apirilaren 02a

Aste Saindua eta Pazko

Jean-Louis Harignordoquy

Partikulazki herri ttikietan, gure aitzinekoentzat zerbait ziren garizumako eta pazkoko eginbideak. Astearte-ihaute izaiten zen libertitzeko azkena, garizuma hasten baita hauste asteazkenez. Ordutik goiti beraz barur eta mehe egunak, gurutzearen bideak, bekatuen aitortzak eta pazkoen egiteak, horiek oro urte osoan xuhurki eta xintxoki bizi ziren familientzat ere. Urteak joan, urteak jin, gizartearen pentsamoldeak eta bizitzeko moduak azkarki aldatu dira, beren alde on eta ez hain onekin. Ehorzketetan salbu, elizak ez dira lehen bezala betetzen igandetan eta bestaburuetan. Jende gehiago erakartzeko, berritasun zonbait ongi etorriak litaizke. Adibidez, denboran apez zenbaitek egiten zuten bezala, noiztenka zergatik ez kantagai eman “Odolaren Mintzoa” liburuko “Jainkoa eta ni”, bai eta “Ortzirale saindu bateko gogoetak” deitu bertsu miresgarriak? Herri gehienetan badira abeslari onak hori obra dezaketenak. Halaber noiz-behinka zergatik ez predikuetan laburbildu ETBko Egi Bidean emankizunean erranak? Emankizun hortako mezuak hain dira osoki gaurkotuak, eta iparorratza doi bat galdurik noraezean dabiltzan jendeen argitzeko gisakoak!

Lehen ere baziren Pazkoko bakantzak, bainan jendeak ez ziren orain bezala hegazkinez oporretara hain urrun joaiten. Franco hil arte, Hegoaldeko euskaldunak ez ziren aste sainduaren karietara saldo handian heldu Iparraldeko saltegietara, ez eta gure herri eta hirien bisitatzera. Jesusen piztea ospatzen den Pazko dugu urte guziko eliza besta garrantzitsuena, airosena nolazpait. Primaderan izanki, elizkizun kartsuen gainera beste zerbaitetarako ere astia uzten duena. Aiherran ertor egon zen urteetan, Emil Larre euskaltzainak pazko arratsaldez bertsu saioak muntatzen zituen mugaz bi eskualdetako bertsulari zohituak eta gazteak elgarrekin kantaraziz. Bertzalde, 1932an, orduko abertzaleek pazkoz antolatu zuten lehen Aberri eguna; diktadura garaian nekez bazen nekez, geroztik leku ezberdinetan anaitasunean antolatzen den ohidura ederra. Azken urte hauetako ekimen batek merezi du azpimarratua izaitea, joan den larunbatean Lizarran iragana: alderdi egun ez den aberri egun bateratua. Hurrengo urteetan, garatuz joan dadila!

Pazko astelehenez ukanen ditugu usaiako hitzorduak: museko frantses federakundeak muntatu txapelketaren azken haitada, eta Saran liburu-diskoen azoka, bertzeak bertze. Nahiz orok ez berdin senditu, horra Jainkoaren eta Euskal Herriaren baitako fedeak irauten dutelako frogak, aste sainduko aro heze eta hozpilaren gainetik, bozkariozko egunak gerta bekizkigu!



Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3828. zbk

Gure Hitza | 2026/04/02

Aste Saindua eta Pazko

Jean-Louis Harignordoquy

Partikulazki herri ttikietan, gure aitzinekoentzat zerbait ziren garizumako eta pazkoko eginbideak. Astearte-ihaute izaiten zen libertitzeko azkena, garizuma hasten baita hauste asteazkenez. Ordutik goiti beraz barur eta mehe egunak, gurutzearen bideak, bekatuen aitortzak eta pazkoen egiteak, horiek oro urte osoan xuhurki eta xintxoki bizi ziren familientzat ere. Urteak joan, urteak jin, gizartearen pentsamoldeak eta bizitzeko moduak azkarki aldatu dira, beren alde on eta ez hain onekin. Ehorzketetan salbu, elizak ez dira lehen bezala betetzen igandetan eta bestaburuetan. Jende gehiago erakartzeko, berritasun zonbait ongi etorriak litaizke. Adibidez, denboran apez zenbaitek egiten zuten bezala, noiztenka zergatik ez kantagai eman “Odolaren Mintzoa” liburuko “Jainkoa eta ni”, bai eta “Ortzirale saindu bateko gogoetak” deitu bertsu miresgarriak? Herri gehienetan badira abeslari onak hori obra dezaketenak. Halaber noiz-behinka...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016