Herriz Herri - Urepele (NB) | 2026ko Apirilaren 02a

Antolaketa berria eta hautetsiak

Azken hauteskundeen ondotik, herriko karguen banaketa egina izan da eta gure herria antolaketa berritu batekin abiatzen da. Auzapez karguan, Xole Airek segituko du, eta harekin batean Euskal Elkargoko ordezkaritzan Claude Martinez ariko da. Gainera, lehen axuant kargua ere Claude Martinezi emana izan zaio. Aldi huntan, berrikuntza garrantzitsua plantan ezarria izanen da: komisio desberdinak sortuko dira herriko gaiak hobeki lantzeko. Komisio bakotxak bere hautetsi ordezkari berezia ukanen du, eta horrek ahalbidetuko du lanen banaketa argiago eta eraginkorragoa. Komisio horien xehetasunak laster emanen dituzte. Bestalde, beste ordezkaritza batzuek ere beren arduradunak badituzte jadanik. Baleako sindikatuen hautetsiak izanen dira Mixel Bidart eta haren ordezkari Elixabet Monaco. Garaziko hiltegiari dagokionez, hunen ordezkaria Céline Monaco izanen da. Holaxet antolaturik, herriak bere bidea segituko du, talde lanari eta arduren partekatzeari garrantzi berezia emanez. Heldu den asteetan ikusiko da nola gauzatzen diren berrikuntza horiek eta zer ekarpen egiten duten herriaren bizian.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3828. zbk

Gure Hitza | 2026/04/02

Aste Saindua eta Pazko

Jean-Louis Harignordoquy

Partikulazki herri ttikietan, gure aitzinekoentzat zerbait ziren garizumako eta pazkoko eginbideak. Astearte-ihaute izaiten zen libertitzeko azkena, garizuma hasten baita hauste asteazkenez. Ordutik goiti beraz barur eta mehe egunak, gurutzearen bideak, bekatuen aitortzak eta pazkoen egiteak, horiek oro urte osoan xuhurki eta xintxoki bizi ziren familientzat ere. Urteak joan, urteak jin, gizartearen pentsamoldeak eta bizitzeko moduak azkarki aldatu dira, beren alde on eta ez hain onekin. Ehorzketetan salbu, elizak ez dira lehen bezala betetzen igandetan eta bestaburuetan. Jende gehiago erakartzeko, berritasun zonbait ongi etorriak litaizke. Adibidez, denboran apez zenbaitek egiten zuten bezala, noiztenka zergatik ez kantagai eman “Odolaren Mintzoa” liburuko “Jainkoa eta ni”, bai eta “Ortzirale saindu bateko gogoetak” deitu bertsu miresgarriak? Herri gehienetan badira abeslari onak hori obra dezaketenak. Halaber noiz-behinka...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016