Herriz Herri - Baiona (L) | 2026ko Apirilaren 02a

Film emanaldia - Aberri Eguna - Euskal Museoaren hitzorduak

Niña Coyote & Chico Tornado
Nina%20Coyote%20%20Chico%20Tornado

Film emanaldia

Apirilaren 4an (16:00), “Une langue en plus” dokumentala emanen da mediatekan. Baionan, hainbat hizkuntza elkarren ondoan bizi diren hirian, onartua da hizkuntza-aniztasuna aniztasun ekologikoa eta kulturala bezain funtsezkoa dela. Aniztasunaren Astearen baitan, mundua osatzen duten 6.800 hizkuntzen bidez begiratuko da mundua.

Dokumentalaren ondotik (17:00), topaketa izanen da Michel Feltin-Palas dokumentalaren gidoilaria eta L’Express aldizkariko erredaktoreburuarekin.

Aberri Eguna

Apirilaren 5ean iraganen da Aberri Eguna, aldi huntan Baionan. Egitarau aberatsa proposatua izanen da egun osoan zehar, besteak beste elkarteen herrixka, manifestazioa, bazkaria, haurren xokoa eta kontzertuekin. Pantxoa eta Peio, Orkestra elektrotxaranga, Indigo, Niña Coyote eta Chico Tornado eta Izan taldeak hurbilduko dira. Hitzordua Xaho kaian emana da.

Euskal Museoaren hitzorduak

Apirilaren 8an, Baionako lehengo portua eta ontziak ezagutzeko parada eskaintzen du Euskal Museoak (14:00). Ibilbide-joko ludikoa izanen da, publiko gaztearentzat, 5 urtetik goiti. Sartzeak 6 euro kostako du.

Bestalde, apirilaren 9an (18:00), bisita tematikoa iraganen daLisa Bergarazizelkari artisauarekin (Bergara Enpresa, Larresoro) etaSabine Cazenavemuseoko zuzendari‑kontserbatzailearekin. Gaia “Makila bat Euskal Museoaren mendeburu kari” izanen da. Urririk.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3828. zbk

Gure Hitza | 2026/04/02

Aste Saindua eta Pazko

Jean-Louis Harignordoquy

Partikulazki herri ttikietan, gure aitzinekoentzat zerbait ziren garizumako eta pazkoko eginbideak. Astearte-ihaute izaiten zen libertitzeko azkena, garizuma hasten baita hauste asteazkenez. Ordutik goiti beraz barur eta mehe egunak, gurutzearen bideak, bekatuen aitortzak eta pazkoen egiteak, horiek oro urte osoan xuhurki eta xintxoki bizi ziren familientzat ere. Urteak joan, urteak jin, gizartearen pentsamoldeak eta bizitzeko moduak azkarki aldatu dira, beren alde on eta ez hain onekin. Ehorzketetan salbu, elizak ez dira lehen bezala betetzen igandetan eta bestaburuetan. Jende gehiago erakartzeko, berritasun zonbait ongi etorriak litaizke. Adibidez, denboran apez zenbaitek egiten zuten bezala, noiztenka zergatik ez kantagai eman “Odolaren Mintzoa” liburuko “Jainkoa eta ni”, bai eta “Ortzirale saindu bateko gogoetak” deitu bertsu miresgarriak? Herri gehienetan badira abeslari onak hori obra dezaketenak. Halaber noiz-behinka...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016