Herriz Herri - Maule-Lextarre (Z) | 2026ko Apirilaren 02a

Xiru jaialdittoa

Xiru%20jaialdittoa

Jakin Xiru jaialdittoa Xiberoan eginen dela 36. aldikoz Gotaine-Irabarnen eta Maulen, apirilaren 4an neskenegunez (12:00-00:00). Soinu, antzerki, kantore, mintzaldi eta dantza izanen dira.

Aurtengo gaia: “Kubatik - Zer harreman izan duten historian Kubako uhartea eta Xiberoa, esklabotasunaren bidez bereziki”.

“Kubatik” ikusgarri berria, Xiberoan sortua, Maika Etxekopar,Fiston Bidiefono, Battitta Elizalde, Nicole Lougarot-ekin. Beste parte hartzaileak:Joseba Sarrionandia euskal idazlea, Dana Moya Kubako pianista-kantaria, Lixsania Fernandez kubatarra eta Jorge Juan Morata, Tobert Elizondo historialaria...

Pilota partida, Xiberoko dantza jauziak eta jan-edariak segurtatuak.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3828. zbk

Gure Hitza | 2026/04/02

Aste Saindua eta Pazko

Jean-Louis Harignordoquy

Partikulazki herri ttikietan, gure aitzinekoentzat zerbait ziren garizumako eta pazkoko eginbideak. Astearte-ihaute izaiten zen libertitzeko azkena, garizuma hasten baita hauste asteazkenez. Ordutik goiti beraz barur eta mehe egunak, gurutzearen bideak, bekatuen aitortzak eta pazkoen egiteak, horiek oro urte osoan xuhurki eta xintxoki bizi ziren familientzat ere. Urteak joan, urteak jin, gizartearen pentsamoldeak eta bizitzeko moduak azkarki aldatu dira, beren alde on eta ez hain onekin. Ehorzketetan salbu, elizak ez dira lehen bezala betetzen igandetan eta bestaburuetan. Jende gehiago erakartzeko, berritasun zonbait ongi etorriak litaizke. Adibidez, denboran apez zenbaitek egiten zuten bezala, noiztenka zergatik ez kantagai eman “Odolaren Mintzoa” liburuko “Jainkoa eta ni”, bai eta “Ortzirale saindu bateko gogoetak” deitu bertsu miresgarriak? Herri gehienetan badira abeslari onak hori obra dezaketenak. Halaber noiz-behinka...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016