Herriz Herri - Luhuso (L) | 2026ko Apirilaren 02a
Kontseilu berria
Aitzineko astean kontseilu berria bildu da, Carole Iriart Bonnecaze auzapez berri izendatua izan da, axuantak dira Marie Saint-Esteben, Christophe Vallet eta Chantal Urruty. Jean-Pierre Harriet-ek 3 kargualdi egin ditu, kontseilua lehen aldiz bildu delarik sorpresa ukan du besta bat antolatua izan baitzaio. Bere erranetan hunkia izan da ikustea lagunak, familia eta auzo herrietako auzapez batzuk. Makila bat eskainia izan zaio, nun “Auzapez bikaina, bihotz bero presuna” idatzia den.











