Herriz Herri - Behaskane-Laphizketa (NB) | 2026ko Apirilaren 02a

Proiektu deialdia

Elizetxea etxea
Elizetxea%20etxea

Behaskane Laphizketa herriak Elizetxea etxearentzat interesa agertzeko deialdia egin berri du. 422m²-ko euskal etxe ederra da, Herriko Etxeak erosia eta hiri zentroan idealki kokatua udaletxearen aitzinean. Duela berrogei urte, herriko taberna izan zen Elizetxea etxea, bertan herritarrak batuz. Gaur egun, isilik, proiektu berri baten beha dago. Herriko Etxeak sinesten du: eraikin hau herriaren bihotz taupada bihur daiteke berriz. Etxea bi solairutan hedatzen da: beheko solairua 247m²-koa da, eta han dira bizitokia, eranskinak, ogi-labea, sotoa eta bihitegia. Goiko solairua 175m²-koa da, lau logela eta bainugela batekin. Frontoinaren, elizaren eta Herriko Etxearen artean kokatua izanik leku estrategikoan da, eta horrek igarobide eta elkargune natural bilakarazten du. Ostatu, jatetxe, ostatatze, besta-gela, tokiko produktuen saltokia, herritarrendako zerbitzuak, kultur gunea… ideia guziak ongietorriak dira, bideragarriak eta herriaren nortasunari lotuak badira. Herriak hainbat irizpide behatuko ditu: proiektuaren sendotasun ekonomikoa, ikuspegi ekologikoa, tokiko ekoizle eta eragileekin dituen loturak, eta batez ere proiektuaren eramaileek herrian luzaz plantatzeko duten borondatea. Donejakue bidearen hurbiltasunak eta eskualdean hedatzen ari den turismo motak aukera handiak eskaintzen ditu turismoari eta zerbitzuei loturiko proiektuentzat. Antolaketa juridikoa malgua izanen da: alokairu komertziala, alokairu enfiteotikoa, okupazio hitzarmena… etorkizuneko kudeatzailearen instalazioa errazteko. Proiektu hunen gibelean talde bat bada. Herriko Etxearen buru hautatua izan den Emmanuel Recaldek, etorkizunari buruz itzulia den ikuspegia ematen dio bere taldeari. Bere kontseilariekin batera herri erdigunearen biziberritzea lehentasun nagusitzat dute.

Nola eman hautagaitza? Gunearen bisitak apirilaren 13tik 24ra baizik ez dira eginen. Interesatuak diren hautagaiek Herriko Etxearen webgunearen bidez izena eman behar dute: https://behasque-lapiste.fr. Hautagaitza dosier osoak e-mailez igorri beharko dira helbide huntara: contact@mairiebehasquelapiste.fr, maiatzaren 20a aitzin. Hautagaitza dosierra eta araudia zuzenean webgunean deskargagarri dira. Argibide gehiagorentzat, Herriko Etxearekin harremanetan sar daiteke 05-59-65-80-27 zenbakira deituz, ohiko idekitze orenetan (astelehena 13:30-18:00, osteguna 9:00-12:00/13:30-18:00, ostirala 15:00-18:30).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3828. zbk

Gure Hitza | 2026/04/02

Aste Saindua eta Pazko

Jean-Louis Harignordoquy

Partikulazki herri ttikietan, gure aitzinekoentzat zerbait ziren garizumako eta pazkoko eginbideak. Astearte-ihaute izaiten zen libertitzeko azkena, garizuma hasten baita hauste asteazkenez. Ordutik goiti beraz barur eta mehe egunak, gurutzearen bideak, bekatuen aitortzak eta pazkoen egiteak, horiek oro urte osoan xuhurki eta xintxoki bizi ziren familientzat ere. Urteak joan, urteak jin, gizartearen pentsamoldeak eta bizitzeko moduak azkarki aldatu dira, beren alde on eta ez hain onekin. Ehorzketetan salbu, elizak ez dira lehen bezala betetzen igandetan eta bestaburuetan. Jende gehiago erakartzeko, berritasun zonbait ongi etorriak litaizke. Adibidez, denboran apez zenbaitek egiten zuten bezala, noiztenka zergatik ez kantagai eman “Odolaren Mintzoa” liburuko “Jainkoa eta ni”, bai eta “Ortzirale saindu bateko gogoetak” deitu bertsu miresgarriak? Herri gehienetan badira abeslari onak hori obra dezaketenak. Halaber noiz-behinka...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016