Han eta Hemen | 2026ko Apirilaren 02a

Aberri Eguna Baionan

Aberri%20Eguna%20Baionan

Itsasuren, Uztaritzeren eta Donibane Garaziren ondotik, Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleak Baionan antolatuko du aurtengo Aberri Eguna, apirilaren 5ean. “Bagira” prozesutik abiaturik, eta laugarren urtez segidan, Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleak Euskal Herriaren aldeko eguna molde bateratuan eta elkartuan ospatuko du. “Euskal Herria, etorkizuna, itxaropena” izanen da aurtengo leloa. Hitzordua Roland Barthes zelaigunean emana da, Xaho kaian. Bertan jarriko den karparen azpian, b

Itsasuren, Uztaritzeren eta Donibane Garaziren ondotik, Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleak Baionan antolatuko du aurtengo Aberri Eguna, apirilaren 5ean. “Bagira” prozesutik abiaturik, eta laugarren urtez segidan, Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleak Euskal Herriaren aldeko eguna molde bateratuan eta elkartuan ospatuko du. “Euskal Herria, etorkizuna, itxaropena” izanen da aurtengo leloa.

Hitzordua Roland Barthes zelaigunean emana da, Xaho kaian. Bertan jarriko den karparen azpian, borroka eta besta uztartuko dira. Egitarauan manifestazioa, herri bazkaria eta kontzertuak izanen dira.

Kontestu berezi batean kokatua

Aurtengo edizioa mundu mailako testuinguru konplexu batean heldu dela azaltzen zuten antolatzaileek. Eskuin muturraren gorakadarekin batera, inperialismoaren garai ilunek herrien burujabetza eta etorkizuna arriskuan jartzen dituzte. Horren ondorioz, euskara, ekologia edota laborantza bezalako arloak lanjerean izan daitezke. Horregatik, “inoiz baino gehiago, demokraziaren aldeko pario argia” egin behar dela dio Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleak. Euskal Herrian elkarbizitza sendotzeko, burujabetza politikoa eta burujabetza materiala baitezpadakoak dira. Horretarako, fronte zabala sortu eta herri gisa jarduteko deia luzatzen da, “oraindanik eraiki dezagun biharko Euskal Herriarentzat behar dugun lurralde proiektu erakargarri, demokratiko, euskaldun eta jasangarria”.

Egitaraua

Goizean (9:30), Ipar Euskal Herriko herri mugimendu ugariren bizitasuna agerian geldituko

da elkarteen herrixkan, ondotik (11:00) burujabetzaren aldeko manifestazioa izanen da, tokiko laborariek prestatu bazkaria (14:00) eta ber tenorean haurren xokoa DJ Kaktusekin. Arratsaldean (17:00), kontzertuak iraganen dira Pantxoa eta Peio, Orkestra elektrotxaranga, Indigo, Niña Coyote eta Chico Tornado baita Izan taldeekin. After-a Zizpa Gaztetxean segurtatua izanen da.

Baionan antolatua bada ere, Ipar Euskal Herriko lurralde, eskualde, sektore eta adin guzietako herritarrei bertan parte hartzeko deia luzatua zaie.

Bazkari herrikoiarentzat, lekuak atxik daitezke HelloAsso plataformaren bidez.

Laguntzaile gisa parte hartu nahi bada, izena iehkomugimenduabertzalea@gmail.com helbidera idatziz eman behar da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2026/04/02

Sarako idazleen biltzarra

Sarako idazleen biltzarra (Arg: EKE)
Sarako%20idazleen%20biltzarra%20(Arg:%20EKE)

Urtero bezala, Sarako idazleen biltzarra Pazko garaian iraganen da, apirilaren 5, 6 eta 7an hain zuzen ere. Aurtengo lema “Kultura landu, herria josi” izanen da. Anne Marie Lagarde eta Marikita Tambourin-ek biltzar sariak eskuratuko dituzte.

Biltzarrak literatura maite dutenei eta sorkuntzaren munduan ari direnei elkartzeko parada eskaintzen die, besteak beste idazle, argitaletxe eta artistekin. Hiru egun horietan liburu azoka, liburu aurkezpenak, egun profesionala, ikuskizuna eta erakusketa izanen dira.

Emazte ohoratuak

Aurtengo edizioan, emazteak ohoratuak izanen dira. Alde batetik, apirilaren 5ean (18:00), hiru emazte kantari gogoan kantaldia iraganen da Santa Katalina Kaperan. Maialen Alfaro, Maider Bedaxagar eta Naia Robles Arangiz hiru kantarien bidez, euskal kantagintza markatu duten Estibaliz Robles, Maite Idirin eta Lourdes Iriondo hiru emazte kantariak omenduko dira.

Bestetik, apirilaren 6an (12:15), Marikita Tambourin...

Irakurri segida

3828. zbk

Gure Hitza | 2026/04/02

Aste Saindua eta Pazko

Jean-Louis Harignordoquy

Partikulazki herri ttikietan, gure aitzinekoentzat zerbait ziren garizumako eta pazkoko eginbideak. Astearte-ihaute izaiten zen libertitzeko azkena, garizuma hasten baita hauste asteazkenez. Ordutik goiti beraz barur eta mehe egunak, gurutzearen bideak, bekatuen aitortzak eta pazkoen egiteak, horiek oro urte osoan xuhurki eta xintxoki bizi ziren familientzat ere. Urteak joan, urteak jin, gizartearen pentsamoldeak eta bizitzeko moduak azkarki aldatu dira, beren alde on eta ez hain onekin. Ehorzketetan salbu, elizak ez dira lehen bezala betetzen igandetan eta bestaburuetan. Jende gehiago erakartzeko, berritasun zonbait ongi etorriak litaizke. Adibidez, denboran apez zenbaitek egiten zuten bezala, noiztenka zergatik ez kantagai eman “Odolaren Mintzoa” liburuko “Jainkoa eta ni”, bai eta “Ortzirale saindu bateko gogoetak” deitu bertsu miresgarriak? Herri gehienetan badira abeslari onak hori obra dezaketenak. Halaber noiz-behinka...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016