Herriz Herri - Zuraide (L) | 2026ko Apirilaren 02a

Korrika

Jamatit Dirassar Korrikan
Jamatit%20Dirassar%20Korrikan

Bi urtetarik antolatzen den Korrika ekitaldiak marra berritu du sekulan ez bezala Zuraiden.

Nahiz eta arratsalde betean zeharkatu duen herria, hor ziren zuraidarrak, lana utzirik. Pesta komiteko gazteek lekukoa hartu dute lehenik, baita ere Alaiki dantza taldekoak eta Kosta Garaikoak. Bi eskoletako haurrak elkartu ziren erakasleeri esker, buraso andana bat mobilizatuz euskararen inguruan. Denbora bitarte guziz laburra bainan zein hunkigarriaizan den!

Hunkigarria izan da ikustea nolako interesa erakusten duten kanpotik etorritako gazte batzuek, hala nola Herriko Etxearen izenean lekukoa hartu duen okin bikoteak, Euskal Herrian bizi izanez, gure hizkuntza ikasteko nahikari handia adieraziz.

Eta nola ez goraipa Jamatit Dirassar jaunaren parte hartzea, Etxetoako bortaitzinetik hurbil pasatuz, alabakzioen absolutuki ikusi nahi zuela. Lekukoa eskaini dakote eta semeak lagundurik zenbat metro egin dituzte elgarrekin korrikan, malkoak begietan eta lasterkarieri emozio handia sendiaraziz.

Gisa hortako gertakariek esperantza biziarazten dute gure baitan. Bai, gure ama hizkuntza gehiago erabili behar dugula!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3828. zbk

Gure Hitza | 2026/04/02

Aste Saindua eta Pazko

Jean-Louis Harignordoquy

Partikulazki herri ttikietan, gure aitzinekoentzat zerbait ziren garizumako eta pazkoko eginbideak. Astearte-ihaute izaiten zen libertitzeko azkena, garizuma hasten baita hauste asteazkenez. Ordutik goiti beraz barur eta mehe egunak, gurutzearen bideak, bekatuen aitortzak eta pazkoen egiteak, horiek oro urte osoan xuhurki eta xintxoki bizi ziren familientzat ere. Urteak joan, urteak jin, gizartearen pentsamoldeak eta bizitzeko moduak azkarki aldatu dira, beren alde on eta ez hain onekin. Ehorzketetan salbu, elizak ez dira lehen bezala betetzen igandetan eta bestaburuetan. Jende gehiago erakartzeko, berritasun zonbait ongi etorriak litaizke. Adibidez, denboran apez zenbaitek egiten zuten bezala, noiztenka zergatik ez kantagai eman “Odolaren Mintzoa” liburuko “Jainkoa eta ni”, bai eta “Ortzirale saindu bateko gogoetak” deitu bertsu miresgarriak? Herri gehienetan badira abeslari onak hori obra dezaketenak. Halaber noiz-behinka...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016