Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2026ko Apirilaren 02a

Obrak - Merkatua - Laurent Petricorenaren gomita - Baigorriko kulturaldia - Iturritik

Obrak
Obrak

Obrak

Apirilaren 10a arte segituko diren obrengatik, karrika hetsirik egonen da plaza nagusitik Postara. Oinez pasa ditaike. Herriko Etxearen deia: otoi, ezarriak diren bide seinaleak errespeta!

Merkatua

Heldu den ibiakoitza hilabeteko lehena izanki, merkatua iraganen da Herriko Etxearen inguruetan. Usaian bezala, lekuan berean askariteko manera izanen da. Gero, egin erosketak:xerriki, gasna, erreximenta, ezti, baratzekari, arno, sagarno... bada hautu. Ez ahantz zuen zarea!

Laurent Petricorenaren gomita

Bere 83 urteen karietara, Laurent Petricorenak bere margolan tailerraren bisitatzera gomitatzen gaitu apiril huntako hilabete guzian, goizez (10:30-12:00)/15:30-18:00). Bere azken obrak eskuratzen ahalko ditugu arrazoinezko preziotan eta salmenta horien irabazteak “Restos du coeur” eta “Etorkinekin” elkarteen artean partekatuko dira.

Baigorriko kulturaldia

Apirilaren 4an (ibiakoitza), “Izeba Txirrita” antzerkia emanen da Bil Etxean (20:00).

Gaia: 1936ko altxamendu frankistatik abiatzen den bidaia da. Bi gazte eta heien izeba edo ttantta familiaren etxe zaharrean elkartuko dira. Hango kutxak miatuz, izeba horren iraganari lotuak diren sekretuzko altxorrak atzemanen dituzte.

Erribera kulturgunean sortu lana da. Zuzendaritza artistikoa Olatz Gorrotxategi, gidoilaria Xabi Paya, antzerkilariak Miren Gojenola, Irene Hernando eta Gontzal Royuela.

Iturritik

Hilabeteko lehen igande guziz bezala, “Iturritik” elkarteko partaideak Errobi erreka eta bazterren garbitzen ariko dira igandean (apirilaren 5a). Hitzordua Aldudeko plazan emana zaie borondate on guzieri (10:00).

Elkartea sortu zenetik, 18 igandez ari izan dira zikinen kentzen eta bataz bestean tona bat eta 400 kilo bildu dituzte lan egunaldi bakotx, heldu da gutti gorabehera 19 tonako bat orotara,laurden bat plastiko eta 3 laurden burdin.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3828. zbk

Gure Hitza | 2026/04/02

Aste Saindua eta Pazko

Jean-Louis Harignordoquy

Partikulazki herri ttikietan, gure aitzinekoentzat zerbait ziren garizumako eta pazkoko eginbideak. Astearte-ihaute izaiten zen libertitzeko azkena, garizuma hasten baita hauste asteazkenez. Ordutik goiti beraz barur eta mehe egunak, gurutzearen bideak, bekatuen aitortzak eta pazkoen egiteak, horiek oro urte osoan xuhurki eta xintxoki bizi ziren familientzat ere. Urteak joan, urteak jin, gizartearen pentsamoldeak eta bizitzeko moduak azkarki aldatu dira, beren alde on eta ez hain onekin. Ehorzketetan salbu, elizak ez dira lehen bezala betetzen igandetan eta bestaburuetan. Jende gehiago erakartzeko, berritasun zonbait ongi etorriak litaizke. Adibidez, denboran apez zenbaitek egiten zuten bezala, noiztenka zergatik ez kantagai eman “Odolaren Mintzoa” liburuko “Jainkoa eta ni”, bai eta “Ortzirale saindu bateko gogoetak” deitu bertsu miresgarriak? Herri gehienetan badira abeslari onak hori obra dezaketenak. Halaber noiz-behinka...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016