Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2026ko Apirilaren 02a

24. Korrikak arrakasta handia Amikuzen ere - Amikuzeko auzapezak - Zazpi ekipa Amikuzetik Frantziako mus lehiaketako finalean - Euskarazko solasaldia

Amikuzeko irratiaren kilometroa
Amikuzeko%20irratiaren%20kilometroa

24. Korrikak arrakasta handia Amikuzen ere

Atharratzetik abiaturik Bilborat buruz, Korrika Amikuzen gaindi pasatu da tenore ezin hobean martxoaren 19ko arrastirian. Ez da sekulan hainbeste jende ikusi lasterka Donapaleuko karriketan “Amikuzen ere euskaraz!” oihukatuz. Karrika bazterrak ere bete-beteak ziren, jendea txaloka bazegoela. Herriko Etxe eta elkarte anitzek parte hartu dute.

Ondotik, jendea Airetik salan elkartu da memento goxo baten pasatzeko, ikastolak preparatu taloak gozatuz Andoni Ollokiegi eta Gaitamik taldeekin.

Geroztik, ikusi dugu 24. Korrikak arrakasta handia ukan duela Euskal Herriko bide eta herrietan.

Amikuzeko auzapezak

Herrietako bozen ondotik, Amikuzeko 27 kontseiluak bildu dira, bakoitzak bere auzapezaren eta axuanten hautatzeko.

Orain arte auzapez zirenetan, 16k beren burua berriz aurkeztu dute eta auzapez kargua eskuratu. Hauek dira: Amendüze-Unaso (Stéphane Poisson); Amorotze-Zokotze (Arnaud Laurent Abbadie); Arrüe-Ithorrotze-Olhaibi(Michel Sicre); Arboti-Zohota (Eric Narbais-Jaureguy); Behauze (Didier Irigoin); Bithiriña (Gilbert Dublanc); Gabadi (Jean-Louis Prebende); Labetze-Bizkai (Jean-François Anglade); Lohitzüne-Oihergi (Marie-Agnès Chapar); Lüküze-Altzümarta (Patrick Bizos); Martxueta (Joseph Paris); Mehaine (Sylvie Betat); Ozeraiñe-Erribareita (Arnaud Fontaine); Ostankoa (Jean-Marc Bonzon); Oragarre (Pascal Dantiacq); Pagola (Peio Etcheber).

Beste 11 herritan, orain arteko auzapezek kargu hortan segitzeko xederik ez ukanez, zerrendaburu berriak aurkeztu dira. Huna auzapez berriak nor diren: Aiziritze-Gamue-Zohazti (Henri Laborde); Arberatze-Zilhekoa (Pierre Guichaoua); Arrueta-Sarrikota (Laurent Sallette); Behaskane-Laphizketa (Emmanuel Recalde); Domintxaine-Berroeta (Alain Haurie); Donapaleu (Pettan Ayçaguer); Etxarri (Philippe Arhie); Garrüze (Léon Christy); Ilharre (Anne-Lise Houga); Larribarre-Sorhapuru (Fabienne Irume); Uhartehiri (Jean-Pierre Lafargue).

Zerrendetan parekotasuna izanik ere, Amikuzeko 27 auzapezetarik, 4 emazte bakarrik agertzen dira Lohitzüne-Oihergin, Mehainen, Ilharren eta Larribarre-Sorhapurun. Parekotasunaren bidea luzea da!

Zazpi ekipa Amikuzetik Frantziako mus lehiaketako finalean

Herrietako eta kantonamenduko lehiaketak iragan ondoan, Amikuzetik zazpi ekipa joanen dira Irisarrira apirilaren 6an, Pazko astelehenez jokatuko den Frantziako mus txapelketako finalerat. Hauek dira:

Aiziritze: Arnaud Escondeur-Pierre Eyherachar

Amorotze: Mattin Eyherabide-Louis Lamarque

Arboti 3: Maxime Carillo-André Dothen

Arrueta-Sarrikota 1: Hervé Lannemayou-Hugo Lannemayou

Arrueta-Sarrikota 2: Michel Etchecopar-Sandra Inçagaray

Bithiriña: Jean-Paul Jauréguy-Beñat Larramendy

Donapaleu: Eric Agoutborde-Bixente Darsu

Xantza on desiratzen diegu!


Euskarazko solasaldia

Liburuak elkarteak antolaturik, euskarazko solasaldia ibiakoitz huntan, apirilaren 4an

iraganen da Amikuzeko mediatekan (10:00). Gauza anitz pasatu dira martxo huntan... eta anitz iraganen apirilean udaberriarekin. Korrikak arrakasta handia ezagutu du gure eskualdean eta orokorki Euskal Herri guzian. Herriko bozak ere ukan ditugu. Huna besteak beste jorratzen ahalko ditugun gaiak goxoki eta lasaiki!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3828. zbk

Gure Hitza | 2026/04/02

Aste Saindua eta Pazko

Jean-Louis Harignordoquy

Partikulazki herri ttikietan, gure aitzinekoentzat zerbait ziren garizumako eta pazkoko eginbideak. Astearte-ihaute izaiten zen libertitzeko azkena, garizuma hasten baita hauste asteazkenez. Ordutik goiti beraz barur eta mehe egunak, gurutzearen bideak, bekatuen aitortzak eta pazkoen egiteak, horiek oro urte osoan xuhurki eta xintxoki bizi ziren familientzat ere. Urteak joan, urteak jin, gizartearen pentsamoldeak eta bizitzeko moduak azkarki aldatu dira, beren alde on eta ez hain onekin. Ehorzketetan salbu, elizak ez dira lehen bezala betetzen igandetan eta bestaburuetan. Jende gehiago erakartzeko, berritasun zonbait ongi etorriak litaizke. Adibidez, denboran apez zenbaitek egiten zuten bezala, noiztenka zergatik ez kantagai eman “Odolaren Mintzoa” liburuko “Jainkoa eta ni”, bai eta “Ortzirale saindu bateko gogoetak” deitu bertsu miresgarriak? Herri gehienetan badira abeslari onak hori obra dezaketenak. Halaber noiz-behinka...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016