Herriz Herri - Bardoze (L) | 2026ko Apirilaren 02a

Korrika

Ikastolako haurrak harroki lekukoa altxatzen
Ikastolako%20haurrak%20harroki%20lekukoa%20altxatzen

Xarnegu ikastolako haur eta burasoak, Foyer de Bardos elkarteko kideak eta Bardozeko Herriko Etxearen hautetsiak, gauaz bildu ziren elgarrekin gora altxatzeko korrikaren lekukoa Lehuntzeko porturantz, martxoaren 24an, eta ausartenak Baionara lasterkaz joan ziren. Euskal Herriaren mugan den Lehuntzeko herriak lehen aldikoz errezibitu zuen Korrika aurten. Eta horrek galdera bat sortu zuen parte hartzaileen artean: haiek bezala, guk ere gure herrian ukanen ote dugu Korrika egun batez? Hori ikusteko, lehen urratsa gau eskola berpiztea da, hauteskundeak irabazi zituen zerrendaren programan idatzia den bezala. Geroak erranen digu ea haien hitza atxikiko duten.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3828. zbk

Gure Hitza | 2026/04/02

Aste Saindua eta Pazko

Jean-Louis Harignordoquy

Partikulazki herri ttikietan, gure aitzinekoentzat zerbait ziren garizumako eta pazkoko eginbideak. Astearte-ihaute izaiten zen libertitzeko azkena, garizuma hasten baita hauste asteazkenez. Ordutik goiti beraz barur eta mehe egunak, gurutzearen bideak, bekatuen aitortzak eta pazkoen egiteak, horiek oro urte osoan xuhurki eta xintxoki bizi ziren familientzat ere. Urteak joan, urteak jin, gizartearen pentsamoldeak eta bizitzeko moduak azkarki aldatu dira, beren alde on eta ez hain onekin. Ehorzketetan salbu, elizak ez dira lehen bezala betetzen igandetan eta bestaburuetan. Jende gehiago erakartzeko, berritasun zonbait ongi etorriak litaizke. Adibidez, denboran apez zenbaitek egiten zuten bezala, noiztenka zergatik ez kantagai eman “Odolaren Mintzoa” liburuko “Jainkoa eta ni”, bai eta “Ortzirale saindu bateko gogoetak” deitu bertsu miresgarriak? Herri gehienetan badira abeslari onak hori obra dezaketenak. Halaber noiz-behinka...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016