Herriz Herri - Hazparne (L) | 2026ko Apirilaren 02a

Herriko kontseilu berria - Minhotz kartierreko azken berriak - Ezkia ikastola - Elgar Oinka - “Délices de l'Ursuia”

Kaskarotak Minhotzen
Kaskarotak%20Minhotzen

Herriko kontseilu berria

Berriki iragan da kontseilu berriaren bilkura. Huna zonbait urtez herriko gorabeherak kudeatuko dituztenen izenak:

Auzapeza: Isabelle Pargade

Axuantak: Jérome Larrieu, Marion Chomel, Emile Diratchette, Christine Lavigne, Sébastien Duritzague, Annabelle Vergez, Bixente Etchegaray, Maguy Bassagaisteguy.

Beste kontseilariak: Véronique Broussaingaray, Vincent Errotabehere, Laetitia Nortier, Ludovic Loisel, Sylvie Etchart, Jean Marie Goutenegre, Maite Incaby Etcheverry, Gilles Pedouan, Julie Arranno, Patrice Robert, Vaea Chemberro, Lenaïck Dinard, Louise Lafferrairie, Martial Haranger, Bénédicte Larre, Michel Ospital, Anais Funosas, Sébastien Bidart, Laure Harxubehere.

Azken lauak Herritarrekin zerrendaren izenean hautatuak izan dira.

Hara hautuak eginak dira, orain lanean hasteko edo segitzeko ordua da.

Minhotz kartierreko azken berriak

Minhotz auzoaldeko Minhoztarrak elkarteak bere ohiko biltzar nagusia egin zuen joan den otsailaren 8an. Karia horretara, joan den urteko gertakarien eta konduen bilduma egina izan zen eta urte hontako deliberamendu nagusiak hartuak izan ziren. Bilkuraren ondotik, Hazparneko Kaskarotei batzarri egina izan zitzaien usaiako giro alaitsuan.

Joan den larunbatean, biltzar nagusi hortan hartua izan zen erabakiari jarraikiz, hamar bat auzokide bildu dira Minhotz auzoa zeharkatzen duen departamenduko errebidearen eta Golarteneko bidearen bazterrak garbitzeko. Aurten ere, zikinkeria andana bildua izan da, froga jende batzuek ezaxolakeria handienean autotik anitz gauza aise botatzen dituztela. Bildu ondarkinen parte bat, bereizi ondoren auzoan diren zikinontzi berezietan emanak izan dira, gaineratikoa Beskoitzeko zikindegira eramana. Bestalde, Ustubilia behere aldetik D21E departamenduko errebidera doan xendara ederra berriz ere osoki txukundua izan da. Oinez eta zapeta on batzuekin, bidexka hori segurtasun handienean balia daiteke. Egin auzolanaz pozik, parte hartu duten gehienek bazkari partekatu baten inguruan bildu dira Noelia eta Antonioren etxean.

Ezkia ikastola

Urte guziz bezala ikastolako haurrek ikusgarria prestatua dute etxekoentzat eta lagunentzat. Hau Mendeala gelan iraganen da apirilaren 3an ostiralez (17:00).

Haurren ikusgarriaren ondotik jateko eta edatekoa izanen da goxoan kalakan artzeko.

Elgar Oinka

Hau da Hazparneko dantzari taldeetarik bat. Heldu den larunbatean apirilaren 4an (19:00), ikusgarria antolatua du Mendeala gelan. Dantzariak ikusi eta taloak jaten ahalko dira tokian berean trago bat edanez.

“Délices de l'Ursuia”

Urtsu Mendi Urkoiko elkarteak aurten ere egun berezia proposatzen du apirilaren 5ean, Urtsuian lasterka edo ibili nahi dutenentzat. Ibilaldiaren abiatzea 7:00etarik 9:00ak arte iraganen da, kurtsarentzat bi aukera daude: 22km egiteko abiatzea (9:00), 12km egiteko aldiz (10:00). Kurtsentzat izen emaiteak bukatuak dira.

Hor ere jateko eta edateko moldea emana da nahi duenarentzat.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3828. zbk

Gure Hitza | 2026/04/02

Aste Saindua eta Pazko

Jean-Louis Harignordoquy

Partikulazki herri ttikietan, gure aitzinekoentzat zerbait ziren garizumako eta pazkoko eginbideak. Astearte-ihaute izaiten zen libertitzeko azkena, garizuma hasten baita hauste asteazkenez. Ordutik goiti beraz barur eta mehe egunak, gurutzearen bideak, bekatuen aitortzak eta pazkoen egiteak, horiek oro urte osoan xuhurki eta xintxoki bizi ziren familientzat ere. Urteak joan, urteak jin, gizartearen pentsamoldeak eta bizitzeko moduak azkarki aldatu dira, beren alde on eta ez hain onekin. Ehorzketetan salbu, elizak ez dira lehen bezala betetzen igandetan eta bestaburuetan. Jende gehiago erakartzeko, berritasun zonbait ongi etorriak litaizke. Adibidez, denboran apez zenbaitek egiten zuten bezala, noiztenka zergatik ez kantagai eman “Odolaren Mintzoa” liburuko “Jainkoa eta ni”, bai eta “Ortzirale saindu bateko gogoetak” deitu bertsu miresgarriak? Herri gehienetan badira abeslari onak hori obra dezaketenak. Halaber noiz-behinka...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016