Herriz Herri - Hendaia (L) | 2026ko Apirilaren 02a

Enpleguaren foroa

Enpleguaren foroaren 7. edizioa apirilaren 9an (osteguna) iraganen da, Irandatz gimnasioan (9:00-13:00). 50 enpresa, elkargo eta formakuntza erakunde hurbilduko dira lan eskaintzak (kontratu mugatuak, mugagabeak, udako lanak) baita formakuntza eta laguntza aterabideak ere proposatzeko.

Lanbidez edo norabidez aldatzeko edota laneratzeko bidean direnei aholkuak eta laguntza eskainiko zaizkie.

Mugaz gaindiko enplegua ere ohoretan izanen da, Iparralde eta Hegoaldeko eragileen presentzian.

Azalduko diren egituren artean: Zokoa, Hendaiako Herriko Etxea, Hendaiako turismo bulegoa, RATP Dev (Txik Txak), Technoflex, APHP (Pariseko Ospitaleen Laguntza Publikoa), Bordeleko akademia, Jendarmeria nazionala, Urruñako E. Leclerc supermerkatua...

Urririk eta denei idekia.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3828. zbk

Gure Hitza | 2026/04/02

Aste Saindua eta Pazko

Jean-Louis Harignordoquy

Partikulazki herri ttikietan, gure aitzinekoentzat zerbait ziren garizumako eta pazkoko eginbideak. Astearte-ihaute izaiten zen libertitzeko azkena, garizuma hasten baita hauste asteazkenez. Ordutik goiti beraz barur eta mehe egunak, gurutzearen bideak, bekatuen aitortzak eta pazkoen egiteak, horiek oro urte osoan xuhurki eta xintxoki bizi ziren familientzat ere. Urteak joan, urteak jin, gizartearen pentsamoldeak eta bizitzeko moduak azkarki aldatu dira, beren alde on eta ez hain onekin. Ehorzketetan salbu, elizak ez dira lehen bezala betetzen igandetan eta bestaburuetan. Jende gehiago erakartzeko, berritasun zonbait ongi etorriak litaizke. Adibidez, denboran apez zenbaitek egiten zuten bezala, noiztenka zergatik ez kantagai eman “Odolaren Mintzoa” liburuko “Jainkoa eta ni”, bai eta “Ortzirale saindu bateko gogoetak” deitu bertsu miresgarriak? Herri gehienetan badira abeslari onak hori obra dezaketenak. Halaber noiz-behinka...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016