Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2026ko Apirilaren 02a
Mus - Eskubaloia - Heldu den larunbateko partidak
Mus
Pazko astelehenez, Frantziako xapelgoaren finalak izanen dira Irisarriko Airoski gelan. 8 pare emazteetan, 8 pare gazteetan eta txapelketan orokorrean 52 pare. Irisarritik hiru pare izanen dira, bat emazteetan, Marie Christine Hauscarriague-Evelyne Larramendy. Orokorrean bi pare, Bruno Carrère-Xabi Retegui, Etienne Hauscarriague-Beñat Larramendy. Musetik kanpo, sustengatzaileek bazkaldu nahi badute, deitu behar dute zenbaki huntarat: 06-73-84-51-13. Suerte on deneri.
Eskubaloia
Gizonetan, nazional 3 mailan, irisartarrek irabazi diote Andernos-i, 35-30.
Erregional mailan, bigarren taldeak irabazi dio Eysines-i, 31-30.
Hirugarren taldeak galdu du Montaut-en kontra, 30-32.
Erregional mailan, hamazazpi urtez petikoek irabazi diote Passac-i, 32-25.
Nesketan, nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarrik galdu du Sevignacq-en, Union Béarnaisen kontra, 26-31.
Erregional mailan, hamazazpi urtez petikoek galdu dute Saint Loubes-en kontra, 33-37.
Heldu den larunbateko partidak
Gizonetan, nazional 3 mailan, lehen taldea ariko da Aurillac-en (20:30).
Nesketan, erregional mailan, hemezortzi urtez petikoak ariko dira Kanbon, Objat Corrèzen kontra (16:00).











