Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2026ko Uztailaren 23a
Herriko bestak ongi bururatu - Baztandarrak Trail larunbat huntan - Gaueko merkatua
Herriko bestak ongi bururatu
Joan den astean bestetako lehen hiru egunak aipatu ginauzkitzuen. Azken biak ere giro onean iragan dira. Astelehen arratsean, zikiro jateak mahainen betea egin du, txartel guziak zenbait egun lehenago saldurik zirela. Botakantu taldeak ederki animatu du. Asteartean, azken eguna, gazte andana eta adin zohituagoko herritar multxoa Noblianean bildu da eguerdiz. Alain Petoteguyk eta Christian Barhennek ederki animatu duten bazkaria.
Baztandarrak Trail larunbat huntan
Joan den astean aipatu bezala, larunbat huntako dugu Baztandarrak elkarteak antolatzen duen trail eguna, bi lasterketa nagusirekin, BK45 goizeko 7:00etan abiatuko dena eta BK24 8:00etan abiatuko dena. Eta ere BK Ttiki, 9:30etan. Eguerditik goiti bazkaria deneri idekia.
Gaueko merkatua
Agorrilaren 7an, ostiral arrastiriko 6:00etatik goiti, iraganen da gaueko merkatua, tokiko ekoizle eta eskulangileekin, 25 erakusle baino gehiago, herriko plazan. Merkatu animatua: musika, zaldi ibilaldi, jatekoa, ostatua. Orori ongi etorri.





