Herriz Herri - Sara (L) | 2026ko Uztailaren 23a

Pleka trinketa - San Josepe eskola

Pleka trinketa

Henri Dutournier da trinketaren jabea, bainan aspaldian, Pleka ostatua eta jatetxea aloimenduan ematen ditu. Orain izan da sanjamendu, aloitu du Urquia Julieri, gaztea eta dinamika ematen du, mementoan bakarrik da buru, bainan baditu pentsamenduak. Aspaldian Plekan ez zen pitxik egiten eta berak baluke pentsaketa berriz lehen bezala egitea, palantxa torneoak, xoko torneoak eta zertako ez pilota partida batzu. Hortako behar luke norbait pilota ezagutzen duena, bainan huste dut norbait baduela buruan bere ideiak egiteko. Beraz suerte on Julie, agian laster ikusiko ditugu lehen bezala pilota partidak.

San Josepe eskola

Abuztuaren 9an igandez antolatzen du ekoizleen merkatua, arratsarekin plazako errebotean. Urte guziz bezala, bertan afaltzen ahalko da, 16 mahain izanen dira. Izanen da zerrikia, bildoskia eta ahatxekia, baita ere Euskal Herriko arno, fruitu jus eta gasnak, bertan erosi eta prestatuak, izanen dira barazkiak, fruituak, ogia eta pastizak, eskolaren mahainean patata fritak eta edatekoak. Etorri ahal duten guziak memento goxo baten pasatzerat baita ere eskolaren sustengatzerat.


Email Facebook Twitter LinkedIn

3844. zbk

Gure Hitza | 2026/07/23

Zuberotar kantarien entzule

Jean-Louis Harignordoquy

Hain da atsegingarri untsa kantatzea. Denbora hartuz ikasten da, kantuen hitzak eta doinuak bezala. Halaber, bildu trebetasuna ez da galtzen aski ardura arizanez geroz. Zuberotarrek berritasunak laket dituzte, bainan badakite ere behialakoenganik ikasi kantaera berezia zaintzen eta zabaltzen. Izpirituen argitzaile den Hebentik elkarte langileak hori sinpleki bezain ederki frogatu dauku Mauleko besten karietara Lextarreko plaxotean antolatu “Etxahun Iruri bühürri, gorri, euskaltzale, abertzale, bakezale” kantaldian. Lextarreko entzuleen erdira lapurtar eta baxenabartar zonbait joanik, entzuleen beharrietara kantua eta musika igortzen zituen etxe pareta handi bati bizkarrez zauden Mixel Arotze eta Jean-Mixel Bedaxagar. Goragailurik gabe, noiz nola bakarka, bertzenaz bi ahots ederretan, biak ezin hobeki kantuz ari. Haien bi aldeetarik aurkitzen ziren Jean-Christian Galtxetaburu esku-soinularia,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016