Herriz Herri - Larresoro (L) | 2026ko Uztailaren 23a

“Bidean”

Anne Etchegoyen
Anne%20Etchegoyen

Anne Etchegoyenek uztailean hiru kontzertu eskaini ditu Ipar Euskal Herrian eta Landetan, bere “Bidean” biraren eta irailean argitaratuko duen “Kcantà” proiektu berriaren testuinguruan. Ipar Euskal Herrian emanen duen hilabeteko azken kontzertua uztailaren 30ean izanen da (21:00), Larresoroko Seminarioko Kaperan. Anne Etchegoyenek kontzertu hurbil eta berezia eskainiko du bertan, “Bidean” biraren barnean, bere ohiko musikariekin eta leku oso berezian.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3844. zbk

Gure Hitza | 2026/07/23

Zuberotar kantarien entzule

Jean-Louis Harignordoquy

Hain da atsegingarri untsa kantatzea. Denbora hartuz ikasten da, kantuen hitzak eta doinuak bezala. Halaber, bildu trebetasuna ez da galtzen aski ardura arizanez geroz. Zuberotarrek berritasunak laket dituzte, bainan badakite ere behialakoenganik ikasi kantaera berezia zaintzen eta zabaltzen. Izpirituen argitzaile den Hebentik elkarte langileak hori sinpleki bezain ederki frogatu dauku Mauleko besten karietara Lextarreko plaxotean antolatu “Etxahun Iruri bühürri, gorri, euskaltzale, abertzale, bakezale” kantaldian. Lextarreko entzuleen erdira lapurtar eta baxenabartar zonbait joanik, entzuleen beharrietara kantua eta musika igortzen zituen etxe pareta handi bati bizkarrez zauden Mixel Arotze eta Jean-Mixel Bedaxagar. Goragailurik gabe, noiz nola bakarka, bertzenaz bi ahots ederretan, biak ezin hobeki kantuz ari. Haien bi aldeetarik aurkitzen ziren Jean-Christian Galtxetaburu esku-soinularia,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016