Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2026ko Uztailaren 23a

Herriko Etxeko aldizkaria - Buru berri Uztaritzen

Guillaume Huguet jendarma
Guillaume%20Huguet%20jendarma

Herriko Etxeko aldizkaria

Primaderako hauteskundeen ondotik Herriko Etxeak moldatu eta etxetara helarazi du bere lehen aldizkaria “Zuekin aurrera” lemapean. Piero Rouget auzapezaren sar hitzaren ondotik agertzen dira zuzen den bezala kontseiluko hautetsi guzien izenak eta argazkiak, zortzi direla axuantak. Orrialdetan barna ikus daiteke Bizkondeen borobilgunean Hartzarori buruz egina izan den horma irudia; izan diren estreinaldien berri: Arruntzaren berrantolaketarena (berriki aipatua hemen), RCUJren erakusleiho berria, Hiribeheren auzo konpostagailuarena Xandienea aparkalekuan. Besta eta animazioak aipatu dira: herriko bestak (gainean ditugunak) eta erran gabe doa Kapito Harri pilota elkartearen mendemuga (oraidanik hasirik irail erdi arte). Herriko Etxearen egitarauetan agertzen dira: 2026ko aurrekontu funtsezkoa zenbakitan, Errepiragaraiaren egoera, gazte kontseiluaren ziklo berria eta mediateka berria, obrak aitzinatzen ari direla. Zuzen den bezala orrialde bat emana da oposizioko hautetsieri beren ikusmolde eta kezkak plazaratzeko. Oro har aldizkari argia da, irakur errexa, argazki askorekin eta dagokion bezala bi hizkuntzetan idatzia. Agian uztariztar guzieri gustatuko zaiote.

Buru berri Uztaritzen

Uztaritzeko jendarmerian burua aldatuko ote da? Girondatik, St Andre de Cubzac hiria utzirik etorriko zaigu jendarma berri bat. Landesetan sortua, 47 urterekin, aita familiako da Guillaume Huguet. Berriki kapitain gradura altxaturik hemengo zerbitzua hartuko du agorrilaren lehenean. Agian ongi etorri hoberena ukanen du uztariztarren ganik.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3844. zbk

Gure Hitza | 2026/07/23

Zuberotar kantarien entzule

Jean-Louis Harignordoquy

Hain da atsegingarri untsa kantatzea. Denbora hartuz ikasten da, kantuen hitzak eta doinuak bezala. Halaber, bildu trebetasuna ez da galtzen aski ardura arizanez geroz. Zuberotarrek berritasunak laket dituzte, bainan badakite ere behialakoenganik ikasi kantaera berezia zaintzen eta zabaltzen. Izpirituen argitzaile den Hebentik elkarte langileak hori sinpleki bezain ederki frogatu dauku Mauleko besten karietara Lextarreko plaxotean antolatu “Etxahun Iruri bühürri, gorri, euskaltzale, abertzale, bakezale” kantaldian. Lextarreko entzuleen erdira lapurtar eta baxenabartar zonbait joanik, entzuleen beharrietara kantua eta musika igortzen zituen etxe pareta handi bati bizkarrez zauden Mixel Arotze eta Jean-Mixel Bedaxagar. Goragailurik gabe, noiz nola bakarka, bertzenaz bi ahots ederretan, biak ezin hobeki kantuz ari. Haien bi aldeetarik aurkitzen ziren Jean-Christian Galtxetaburu esku-soinularia,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016