Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2026ko Uztailaren 23a
Herriko Etxetik abisu - Ingurutxo dantza ikastaldiak - Merkatua
Herriko Etxetik abisu
Departamenduko prefetaren erabakiaren berri ukan dugu. Berote eta idortearengatik ur errekak biziki apalduak eta lurpeko erresalbuak ttipitzen ari direla ikusiz, ur edangarriaren xuhurki erabiltzea galdetua zaigu. Auto garbitze, baratze urtatze eta holakoak debekatuak dira, nun ez den bestalde bildu euriko urarekin. Ura erreketarik edo urburuetarik hartzea debekatua da ere denentzat.
Adituek diotenaz, idorteak iraunen omen du.
Artetan euri xorta bat eginen duelako esperantza atxik dezagula halere.
Ingurutxo dantza ikastaldiak
Izturitzeko plazan iraganen dira, uztailaren 20an hasirik astelehen arrastiri guziz (20:30), herriko pestetan emaiteko helburuarekin. Adin guzietako herritarreri idekiak dira, bai eta hemengo pestetarat etorriko diren guzieri.
Merkatua
“Izturitzeko merkatua” ostiral huntakoa Aiherran iraganen da usaiako tenorean (18:00-19:30).
Ondotik Arberoako ostiralen kari, pilota partida baten ikusteko parada izanen da Aiherrako plazan.





