Herriz Herri - Donazaharre (NB) | 2026ko Uztailaren 23a
Kabalkada
Astekari huntan lehen orrialdean agertu ginuen bezala, oroit Donazaharreko “Kontrapas” kabalkada asteburu huntan emanen dela, uztailaren 24 eta 25ean, ostiral eta larunbatez, Salha jauregian (21:00). Aitzin, jateko eta edateko manera izanen da (18:30).
Dantza, kantua, musika, danborrada, zirtzilkeria eta bertsuak uztartzen dituen euskal ikusgarri herrikoia izanen da, Donazaharreko 150 bat herritarrek emanik. Ongi etorri deneri!





