Orotarik | 2026ko Uztailaren 23a

Kukumarro

Xarles Videgain

Mandoa

Hemendik beretik mandoa aipatu dut, ahate mandoak aipatuz edo ardi mandoak.

Egun kabala bera aipatu nahi nuke, mandoa, eta beste egun batez agian jenetreaz mintzatuko gara ez baita arras ezaguna egungo egunean.

Mandoa diodalarik frantsesez “le mulet” diot baina frantsesez ez dira denak akort. Eman dezagun Buffet naturalista jakintsu handiak ez duela begi onez ikusten “le mulet” erraitea. Haren arabera (1776) euskaraz mando deitzen dena frantsesez “le grand mulet” deitu behar genuke eta euskaraz “jenetrea” deitzen dena “le petit mulet”. Nik beti “petit mulet” hori, ez da hain ttipi, “genetre” deitzen dut. Beraz aita astoarra eta ama behorra duena “grand mulet” “mandoa” da eta aldiz aita zaldigerenoa eta ama astama duena “petit mulet” “jenetrea” da. Le Petit Robert-ek gauza bera dio frantsesez nahiz jende gehienek ez dioten kasurik egiten.

Mandoak ez du gauza anitz bere alde. Ez du hartze, ez du merezi gaizki ikusia izatea baina mandoa deitzen da ongi egina ez den gauza franko. Egun batez Biarnon Lescun inguruko bortuan nintzelarikolha edo hango kaiolar baten bortan ikusi nuen paper bat eta haren gainean bazen idatzia zonbat buru bazuen artaldean eta bereziki20 edo honenbeste “mane”. Gaskoina jakin gabe asmatzen da mane hitz zahar horretan euskarazko mando dela, hots ardi hutsak, ardirik egin ez dutenak. Batzuetan mane horiek antzu baizik ez dira, hots umerik ez dutenak, esne guti eta beraz sos gutiago ekartzen dutenak. Berdin ondoko urteak ez dira artantzu izanen eta axuridun izanen dira.

Euskaraz mintzatzeko manerak ez dira bekan mandoaren kontra. Horra zer zioten zaharrek: mandoak umerik ez, umeminik ez. Erran gabe doa ez dela ongi ikusia umerik ez ukaitea eta mandoak ez du umerik izaten ahal. Zikoitza eta aganit dela badirudi. Itsusi da hitz hori norbaitez erraitea nahiz arima salbu eta entzun dudan egun batez ahari mando erratea jendaki baten kontra. Ez da pollit.

Mandoa ez dela emankorra adierazteko bada beste mintzatzeko manera: mandoa bezain zuhurra da. Zuhur edo xuhur ez da konplimendu.

Besterik ere erraiten da: mandoak umeak egin lezazke, xantza alde baginu. Hots mirakulua behar liteke gauden zilotik ateratzeko, hala diote pobre direnek.

Zernahi gisaz, Jutsi Berokiko jaunak erran zidan aitak aipatzen ziona: “nahi bauk mando huna, hago mandorik gabe”.

Agian mandoa dela eta bada hitz bat oraikoan guti baizik erabiltzen ez dena mandoen beharrik ez delako. Mandoa sortarazteko behorra behar da ama gisa. Aldiz aita astoa. Nik ez nekien baina behorrak ez omen du jasaiten astoak estalia izaitea. Mando hazleek zer egiten dute? Hartzen dute zaldi bat eta hura hasten da behorra estaltzen, eta behorra ez da plenitzen, zaldiak egiten duen lan hori laborariek deitzen dute ikertzea, zaldi arrak behorrak ikertzen du, baina azken mementoan dagoen lekutik brau kentzen dute eta haren ordez astoarra ezartzen. Handik sortzen da gero mandoa.

Hartako ere hauxe erraiten da, norbait fier dela bere buruaz eta bere alderdi onak baizik ez dituela erakutsi nahi. Oihenartek ondokoa dio:

“Errak mandoa nor duk aita?

Eta mandoak erantzuten: ah ene ama Iratiko behorrik ederrena da”.

Aitaz ez da mintzatzen. Non ikusten den mandoa ez dela astoa.

Email Facebook Twitter LinkedIn

Orotarik | 2026/07/23

Haziak mintzo

Itsasuko San Josepe eskola

Haziak%20mintzo

Haziak Mintzo San Josepe eskolan

Zinema proiektua

San Josepeko ikasle handienek zinema lantzen dute eskolan. Haiei laguntzera etorri da Itziar Leemans zinegilea, film labur baten sortzeko. Ondotik, Maritxu Etcheto etorri da Euskal Kultur Erakundetik, eta harekin batera “Kerity” filma landu dute. Eta bistan dena, hori dena euskaraz!

Gerezien kontzertua

Aurten ere, haurrek parte hartuko dute gerezien kontzertuan, Oreka TX eta Thierry Biscaryrekin. Erakaslea eta Sebastien Desgrans-en laguntzarekin, errepiketan xintxoki eta serioski landu dituzte bizpahiru kantu, ahotsak, erritmoak eta hitzak ongi menperatzeko!

Bizikleta

Martxoan, San Josepe ikastetxeko CM2ko ikasleek bizikleta ziklo batean parte hartu dute, CFA Outdoor-en formakuntzan den Alexandrak gidaturik. Sei saiotan zehar, bakoitzak bere bizikletarekin, “Savoir rouler”...

Irakurri segida

Orotarik | 2026/07/23

Itsas bazterretik

Piarres Larzabal kolegioa

Itsas%20bazterretik

ELKAR’TOPA #4: errugbilariak kolegioan

Urteko azken Elkar'topa #4 iragan da gure kolegioan. Pilota, dantza, itsas aktibitateei lotutako gomiten ondotik, maiatzaren 28an, ostegunez, errugbilariak kolegiora etorri dira: Baionako Manex Ariceta, Miarritzeko Ekain Imaz, Baionako Neskak taldeko Thais Trounday eta Miarritzeko BOtés-etik Idoia Beristain (ikasle ohia gainera).

Eguerdiko pausan, lehen partean elkartu dira 6/5.eko 40 ikasle eta 4/3.eko 24 ikasle, nahieran parte hartzen zutelarik.

Lehen partean, galdera desberdinei erantzun diete:

Haien aurkezpena egin ondoren, 20-25 urteko gazte horiek azaldu dute zergatik errugbia hautatu duten; batzuk ttipitatik errugbiarekin hasi baitute, beste batzuk beste kirol batean ziren lehenago eta aldatzeko gogoa zutelako: futbola, gimnastika, eskubaloia, lizeoko UNSSa... Baina familiarekin denek zuten ber kirolaren pasioa.

Beharren aldetik, beste arlo anitzetan...

Irakurri segida


3844. zbk

Gure Hitza | 2026/07/23

Zuberotar kantarien entzule

Jean-Louis Harignordoquy

Hain da atsegingarri untsa kantatzea. Denbora hartuz ikasten da, kantuen hitzak eta doinuak bezala. Halaber, bildu trebetasuna ez da galtzen aski ardura arizanez geroz. Zuberotarrek berritasunak laket dituzte, bainan badakite ere behialakoenganik ikasi kantaera berezia zaintzen eta zabaltzen. Izpirituen argitzaile den Hebentik elkarte langileak hori sinpleki bezain ederki frogatu dauku Mauleko besten karietara Lextarreko plaxotean antolatu “Etxahun Iruri bühürri, gorri, euskaltzale, abertzale, bakezale” kantaldian. Lextarreko entzuleen erdira lapurtar eta baxenabartar zonbait joanik, entzuleen beharrietara kantua eta musika igortzen zituen etxe pareta handi bati bizkarrez zauden Mixel Arotze eta Jean-Mixel Bedaxagar. Goragailurik gabe, noiz nola bakarka, bertzenaz bi ahots ederretan, biak ezin hobeki kantuz ari. Haien bi aldeetarik aurkitzen ziren Jean-Christian Galtxetaburu esku-soinularia,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016