Herriz Herri - Zuraide (L) | 2026ko Uztailaren 23a

Herriko aldizkaria - Zuraideko pestak

Herriko%20aldizkaria%20-%20Zuraideko%20pestak

Herriko aldizkaria

Kontseilu berriak lehen ekintzen berri helarazi digu informazio gutunaren bidez:

Laburbilduz, Patrick Genin auzapezak eskerrak bihurtu ditu, bai herriko langileei baita ere konfiantxa egin dioten herritar guziei.

Lehenbiziko bilana azaldu digute heldu diren proiektuekin batera: bizileku sozialaren proiektua (BRS moldekoa) baztertua izan dena, lursailak erosi nahidituzte (1.310m² Intaxokoan 300.000€-tan, hilerriaren handitzeko, 4.666m² Etcheverry familiari, 700.000€-tan eta aktibitate eremu baten sortzeko, 1.303m² Larronde familiari). Egin dituzten obrak bai eskola publikoan, bai bideetan agertzen dira. Herrikoaitzinkontuak (955.350€ funtzionamendu sailean eta 2.116.767€ inbertsiorako). Azpimarratzekoa da auzapezaren eta 4 axuanten (1. Myriam Laskri, 2. Michel Arana, 3. Pantxika Etchepare, 4. Antoine Cancillo) ordainsariak apaldu dituztela 10.000€-ko zenbateko diru zama elkarteen laguntzeko erabiliko dutena.

Zuraideko pestak

Hor ditugu 23tik 27ra, gure gazteak pil-pilean, bost egunez izanen baitute zer bizi: ostegun huntan hasiko zaizkigu (20:00) Alaiki dantza taldearen ikusgarriarekin, Lapatinako musikariek dute lekukoa hartuko su artifiziala aitzin, DJ Ainarekin lehen gaualdia bukatzeko.

Ostiralean (19:00) abiatuko da aperitifa animatua, zikiro afaria antolatu aitzin, Gaubele taldeak animaturik.

Larunbat goizean, Atzarriko gazteen pilota txapelketa eta sagarnotegi bazkaria Bergara ostatuan Bi Katxi taldeak animaturik. Arratsaldean, joko, mus txapelketa, Pontx pailazoa eta indar jokoak gaueko kontzertuak aitzin, Dizkobolo, Sutagar eta Basapiztiak.

Igandean meza ospetsua (10:00), korrikleta lasterketa (11:00), herritarren aperitifa eta bazkaria Xilar trinketean. 17:30ak inguru trostan ibiliko dira karrikan, zaldia eta zaldunak antzara jokoan, Zarena Zarelako dantza ikusgarria aitzin. Utxarangaren musika, Toro De Fuego eta DJ Doyk dute animatuko igandeko gaualdia.

Asteleheneko eguna pausa eguna izango da (20:00ak arte), herritarren afariak bururatuko baititu herriko pestak, Bi Katxikoek bazterrak alaituz.

Pesta giro hortan beti gogoan ditugu Martin eta Chloé, goizegi joan diren bi herritar gazteak

Email Facebook Twitter LinkedIn

3844. zbk

Gure Hitza | 2026/07/23

Zuberotar kantarien entzule

Jean-Louis Harignordoquy

Hain da atsegingarri untsa kantatzea. Denbora hartuz ikasten da, kantuen hitzak eta doinuak bezala. Halaber, bildu trebetasuna ez da galtzen aski ardura arizanez geroz. Zuberotarrek berritasunak laket dituzte, bainan badakite ere behialakoenganik ikasi kantaera berezia zaintzen eta zabaltzen. Izpirituen argitzaile den Hebentik elkarte langileak hori sinpleki bezain ederki frogatu dauku Mauleko besten karietara Lextarreko plaxotean antolatu “Etxahun Iruri bühürri, gorri, euskaltzale, abertzale, bakezale” kantaldian. Lextarreko entzuleen erdira lapurtar eta baxenabartar zonbait joanik, entzuleen beharrietara kantua eta musika igortzen zituen etxe pareta handi bati bizkarrez zauden Mixel Arotze eta Jean-Mixel Bedaxagar. Goragailurik gabe, noiz nola bakarka, bertzenaz bi ahots ederretan, biak ezin hobeki kantuz ari. Haien bi aldeetarik aurkitzen ziren Jean-Christian Galtxetaburu esku-soinularia,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016