Herriz Herri - Makea (L) | 2026ko Uztailaren 23a

Herriko bestak

Makeako gazteria
Makeako%20gazteria

Herriko bestak aste batez gibelatuak izan dira Baionakoek gaina hartu dutela! Ostegun huntan usaia den bezala antzerki gaualdiarekin hasiko dira (20:00), Jostakin elkarteak antolaturik. Ostiralean zikiroa ezkerparetan (19:00) Utxanga eta Holako taldeak animaturik (20€). Larunbatean (15:00) haurrentzat jokoak izanen dira, ezkerparetan pilota partida (17:00), pintxo poteo Kalume txarangak animaturik eta ondotik kontzertuak Maskak, Tremenda Jauria eta Frigo entzuten ahalko dira. Igandean meza (10:30), Txingili’k “Eta orain zer” dantza ikusgarria (17:00) eta ondotik Gaitistaneko orkestra, Naxker, Dizkobolo eta Urgotx taldeak. Bestak bururatuko dira astelehenean herritarren egunarekin Mindegian bazkariarekin (12:00) eta Bidegarai ostatuan Andoni Oilokiegiren kontzertuarekin (20:30).

Makearrek besta goxoak iragan ditzatela!

Email Facebook Twitter LinkedIn

3844. zbk

Gure Hitza | 2026/07/23

Zuberotar kantarien entzule

Jean-Louis Harignordoquy

Hain da atsegingarri untsa kantatzea. Denbora hartuz ikasten da, kantuen hitzak eta doinuak bezala. Halaber, bildu trebetasuna ez da galtzen aski ardura arizanez geroz. Zuberotarrek berritasunak laket dituzte, bainan badakite ere behialakoenganik ikasi kantaera berezia zaintzen eta zabaltzen. Izpirituen argitzaile den Hebentik elkarte langileak hori sinpleki bezain ederki frogatu dauku Mauleko besten karietara Lextarreko plaxotean antolatu “Etxahun Iruri bühürri, gorri, euskaltzale, abertzale, bakezale” kantaldian. Lextarreko entzuleen erdira lapurtar eta baxenabartar zonbait joanik, entzuleen beharrietara kantua eta musika igortzen zituen etxe pareta handi bati bizkarrez zauden Mixel Arotze eta Jean-Mixel Bedaxagar. Goragailurik gabe, noiz nola bakarka, bertzenaz bi ahots ederretan, biak ezin hobeki kantuz ari. Haien bi aldeetarik aurkitzen ziren Jean-Christian Galtxetaburu esku-soinularia,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016