Herriz Herri - Jutsi (NB) | 2026ko Uztailaren 23a
Heriotze
Berrikitan lagundu dugu bere azken egoitzarat Beñat Belaits herritar semea, Larramendian sortua. 94 urte zauzkan.
Bere lan denbora Kalifornian iragana zuen, ofizioz maiasturu izanki. Lan egina zuen Chinoko hotel batean, hunen entretenitzea zuela beregain.
Espos laguna zuen auzokoa, Bentako Graxana Beloscar.
Erretretarat heldu zirelarik, etxe bat egin zuten hemen Izurako lurretan eta urte goxo anitz hor iragan dute osagarria galdu arte.
Doluan direnek, gure doluminak onar ditzatela.




