Herriz Herri - Hendaia (L) | 2026ko Uztailaren 23a
Euskal kultura
Bestetan mutxikoak dantzatzeko eta kantu herrikoiak kantatzeko gogoa duzue? Abuztuan, udal Kultura eta Euskara zerbitzuek ohiko kultura-deskubritze atelierrak proposatzen dizkigute Gaztelu Aretoan.
Euskal dantza ikastaroa: abuztuaren 3tik 5era (10:30-12:30), Mirari Manterolarekin (Mutxiko Elkartea).
Euskal kantu ikastaroa: abuztuaren 6 eta 7an (10:30-13:00), Mattin Sorzabalbererekin (Lanetik Egina).
Xehetasun praktikoak:
Publikoa: familiak, helduak eta 8 urtetik gorako haurrak (animatzaile elebidunak).
Erreserbak: toki kopuru mugatua. Komeni da erreserbatzea www.hendaye-culture.fr webgunean (“Billetterie” atalean).
Berritasuna: pass txartela eskura daiteke ere, 2 ikastaroetan parte hartzeko prezio berezian.
Prezioak: prezio osoa (14 urtetik gora): 20,50€ ikastaro bat, 2 ikastaroetarako pass-a: 30,50€. Prezio murriztua (8-13 urte): 10,50€ ikastaro bat, 2 ikastaroetarako pass -a: 15,50€.
8 eta 13 urte bitarteko haurrak ikastaroan parte hartzen duen heldu batekin joan behar dira.





