Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2026ko Uztailaren 23a
Bertso bazkaria - Donapaleuko bestetako beste hitzordu nagusiak
Bertso bazkaria
Donapaleuko bestak kari, usaia duten bezala, Amikuzeko bertsolarien lagunek bertso bazkaria antolatzen dute uztailaren 26an, igande eguerditan, Touzaa etxean. Gozo-Gosek eskaini pintxoak gozatzen ahalko dira.
Hiru bertsolarik alaituko dute elkarretaratzea: Irati Alcantarilla, Senperen lehen atera zena azken Xilaba lehiaketan, Aitor Etxeberriazarraga donostiarra eta Ramuntxo Christy amikuztarra.
Izenak aitzinetik emaitea galdegina da 06-81-51-96-83 zenbakira.
Donapaleuko bestetako beste hitzordu nagusiak
Donapaleuko bestak asteburu huntan iraganen dira, uztailaren 24tik 28ra. Huna zoin izanen diren hitzordu nagusiak:
Ostiralean, pilota lehiaketako finalerdiak jokatuko dira usaian bezala trinketean (19:00) eta Amikuzeko ikastolak muskuiluak patatekin eskainiko ditu (20:00). Paxkal Indok suzko zezena erabiliko du Herriko Etxeko plazan (23:00).
Ibiakoitzean, petanka lehiaketarekin hasiko da besta eguna Airetik gunean (8:00); errugbi taldeak mus zeingehiagoka proposatzen du (8:30) eta ondotik errekiak. Eguerditan, herriko giltzak elkarteei emanak izanen zaizkie. Arratsaldean, dantza ibilaldia (16:00) zaharren etxeraino. Arrastirian, Amikuzeko dantza taldearekin mutxikoak emaiteko parada emana da abere merkatuan (19:00). Aperitifa denboran, txarangak ibiliko dira karriketan. Gauean, kontzertuak emanak izanen dira: Hazas (23:00) eta dantzaldia Begi Beltz taldearekin merkatu plazan (01:00).
Igandean, Gaztetxeak askaria eskainiko du (10:00-12:00), musika eta behar diren guziekin merkatu plazan; errebote partida (10:30) pilota plazan, memento berean meza nagusia herriko elizan. Ondotik Gaitamik eta Mixains taldeak ibiliko dira herriko karriketan. Eguerditan, bertso bazkaria Touzaa etxean.
Igande arratsaldean, lau talderen entzuteko parada emana da abere merkatu plazan (17:00): Hiruri taldea, Lea eta Anuxka, Kalakan eta bururatzeko Andoni Oilokiegi.
Astelehenean, herriko adinekoen bazkaria kanpalekuan (12:00) eta bizikleta lehiaketa (19:00).
Arratsean, zinema kanpoan (21:30).
Asteartean, egurrezko jokoak merkatu estalian (14:00) eta ondotik trotineta lehiaketa karriketan (17:00). Arrastirian, Amikuzeko dantza abere merkatuan (18:00) eta esku-huskako finala trinketean (19:00). Bestak bururatzeko dantzaldia Katxi taldearekin (22:00) eta suziriak Biduzako zubi ondoan (23:00).





