Herriz Herri - Itsasu (L) | 2026ko Uztailaren 23a
Errobiko Festibala - Kontzertua Balakin - Atekan erakusketa
Errobiko Festibala
Hau izanen da aktualitatean Itsasun egun hauetan. 30. edizioa da aurtengoa, uztailaren 20tik 26ra, mendiak altxatzen diren tokian... Zeru, lur eta ozeanoren gurutzagunean dagoen festibala. Kontzertuak, dantzak, solasaldiak, ikastaldiak, arte plastikoak eta poesia…
Mendien oinean, Errobiren taupadek eta “Tout-Monde” arren erritmoek berriro ere sinfonia berri batera gidatuko gaituzte.
Kontzertua Balakin
Uztailaren 30ean, ostegunez (20:00), Coda Nomada flamenco gitarrista bikoteak kontzertua emanen du Balaki ostatuan.
Atekan erakusketa
Itsasu’Art (marrazkiak eta margolanak) elkartearen artelanen erakusketa Ateka espazioan uztailean eta agorrilean izanen da.




