Herriz Herri - Ziburu (L) | 2026ko Uztailaren 23a

Ikastaroa

Ikastaro bat baino anitzez gehiago: arte-sorkuntza esperientzia.

Uda honetan, François Dussourd eszenografoak eta Arnaud Sauvage leku irudikapen sortzaile eta festibal zuzendari teknikoak 2027ko Bixintxoetarako leku irudikapen ibiltari baten sortzean gazteak lagunduko dituzte.

Bi astez, parte hartzaileek ikuskizun biziaren gibelaldeak ezagutuko dituzte, proiektu zehatz baten bitartez.

Eraikuntza, bisitak, zur lana, tindaketa, elementu mugikorrak, eszenografia... Bakoitzak esperimentatzeko, sortzeko, eta datorren urtarrilean Ziburuko karriketan gaindi bizidun bihurtuko den obra baten sortzean parte hartzeko aukera izanen du.

Ikastaroa uztailaren 20tik 31ra eginen da, Ziburuko ikastolan. 10 eta 15 urte arteko haurrei zuzendua da, urririk. Agian oraindik lekuak geldituko dira…

Email Facebook Twitter LinkedIn

3844. zbk

Gure Hitza | 2026/07/23

Zuberotar kantarien entzule

Jean-Louis Harignordoquy

Hain da atsegingarri untsa kantatzea. Denbora hartuz ikasten da, kantuen hitzak eta doinuak bezala. Halaber, bildu trebetasuna ez da galtzen aski ardura arizanez geroz. Zuberotarrek berritasunak laket dituzte, bainan badakite ere behialakoenganik ikasi kantaera berezia zaintzen eta zabaltzen. Izpirituen argitzaile den Hebentik elkarte langileak hori sinpleki bezain ederki frogatu dauku Mauleko besten karietara Lextarreko plaxotean antolatu “Etxahun Iruri bühürri, gorri, euskaltzale, abertzale, bakezale” kantaldian. Lextarreko entzuleen erdira lapurtar eta baxenabartar zonbait joanik, entzuleen beharrietara kantua eta musika igortzen zituen etxe pareta handi bati bizkarrez zauden Mixel Arotze eta Jean-Mixel Bedaxagar. Goragailurik gabe, noiz nola bakarka, bertzenaz bi ahots ederretan, biak ezin hobeki kantuz ari. Haien bi aldeetarik aurkitzen ziren Jean-Christian Galtxetaburu esku-soinularia,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016