Han eta Hemen | 2020eko Ekainaren 04a

Xaia 100 urte

Ekainaren 2an, asteartearekin, Xaia ostatua berriz zabaldu da. 100 urte kari antolatuak diren ekitaldiak, kontzertuak eta abar, ahal den neurrian abian ezarriko dituzte. Pilota txapelketa berehala hasiko da. Eta ostegun eta ostiraletan (19:00-22:00), pintxo potea izanen da. Antolatzaileek erran duten bezala: "Lagun, hurbil hadi Xaiara, ez haiz damutuko!"...

Han eta Hemen | 2020eko Ekainaren 04a

Ospitaleko osasun erreserba

Aña Barberarena iholdiarra, Picardie eskualdera joan da "Réserve sanitaire hospitalité" deitzen den misio baten egitera. Frantses osasun ministeritzak du plantan jarria, 15 eguneko egonaldiak dira, eginkizun konkretu baten inguruan. Lanbide desberdinetako jendeak dira: mediku, erizain... artatzaile laguntzaile. Ekipa hau igorria da behartua den gune batetara, osagarri sailan aditua da. Beti krisialdi egoera batean dira mobilizatuak, hondamen klimatikoak edo atentatuak...

Han eta Hemen | 2020eko Ekainaren 04a

Hondartzak berriz idekiak

Euskal kostaldeko 7 auzapezak bildu dira, prefetaren presentziarekin, bai eta Vincent Bru eta Florence Lasserre deputatuekin, ikusteko noiz eta zer baldintzetan hondartzak ideki. Eric Siptz prefetak auzapezen galdereri baikorki erantzun du, maiatzaren 16an berriz ideki dira neurri batzuekin. Euskal kostaldeko 35 bat kilometrotako eremuan diren hondartzak, goizeko 6:00etarik 19:00ak arte idekiak dira. Plantan jarria izan den protokoloa, "dinamiko edo erne hondartzak"...

Azalekoa | 2020eko Ekainaren 04a

Irisarri

Kontseilua berria Maiatzaren 23an herriko kontseilua bildu da. Xavier Lacoste berriz auzapez hautatua izan da, hiru axuanten laguntza ukanen duela: Xalbat Goity, Antton Duhalde eta Pierre Duranga. Beste kontseilariak dira: Pantxika Muscarditz, Lydie Etchegaray, Laurence Mendiboure, Yves Genin, Gaby Etchebehere, William Sissokho, Bernadette Etcheverry, Jean-Michel Jaureguy, Anne- Marie Idieder, Mathieu Laugier eta Betti Errotabehere. Euskal Elkargoan Xavier...

Han eta Hemen | 2020eko Ekainaren 04a

Departamendu laguntza Euskal Herriarentzat

Departamenduko Kontseiluak berrikitan osoko bilkura egin du, bideo konferentzia bidez, 38 erabaki bozkatuak izan dira. Sozial alorrean ber-jendarteratzeko, 462.906€ko buxeta bozkatua izan da. Horietan, sozial sailan, Baionako "Les Mouettes" egiturak 99.738€ eskuratuko ditu, beste laguntzak Biarnoan geldituko direlarik. Bide berritze, herrietako eraikuntzak... edo(ta) antolaketarentzat, herri eta departamenduko elkargoekin batean, Departamenduko Kontseiluak laguntzak...

Han eta Hemen | 2020eko Ekainaren 04a

Ez addiorik Alexis

Alexis, bizia ongi beterik, utzi gaituzu 86 urtetan. Hondar hilabete eta urte hauetan, osagarri nekeziak ezagutu dituzu. Donazaharre Errekaldean sortua, hor egin duzu bizia, familia ederra hazirik (5 haur), Marie- Jeanne emaztearekin etxaldea segitzen zinuela, xiringazko ereintzale izan zira ofizioz (inséminateur) eta Garazi-Baigorriko etxalde gehienak ongi ezagutzeko parada ukan duzu. Bide bat ukan duzu bakarrik bizian: eskualdun fededun suharra zinen eta zure urratsetan...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016