Han eta Hemen | 2020eko Ekainaren 18a

Mintzanet euskara on line eta kitorik praktikatu

Bidelagunak (euskaraz ongi dakitenak) eta bidelariak (maila hobetu nahi dutenak) elkartzen ditu Mintzanet proiektuak, Internet bidez hitz egin dezaten. Bikote bakoitzak erabakitzen du zein tresnaren bidez ariko den (Skype, WhatsApp, Zoom, Hangouts, Jitsi...). Proiektuak ez du helburu didaktikorik: praktika librea da xedea. Hainbat arrazoinengatik euskara erabili ezin dutenentzat tresna ezin hobea da, besteak beste, ez duelako mugarik: ez geografikorik, ez ordutegiaren aldetik. Mementoan...

Han eta Hemen | 2020eko Ekainaren 18a

Marimatrakak, txantxa guti!

Ana Jaka eta Iosu Mitxelenaren eskutik egina den liburua, Noa eta Lea bi ahizpen istorioak dira. Elkar argitaletxeak publikatzen dituena. Uda huntan, haur ttipiekin irakurtzeko gisan! Gizotsoak eta pixoihalak eta Osaba zirikatzailea istorioek osatzen dute Marimatrakak bildumako bosgarren ipuina. Noa eta Lea bi ahizpek erakutsi ohi duten alaitasunaz gain, bi istorio hauetan, beren nortasunaren beste alderdi batzuk ere erakutsiko dizkigute: beldurra, kezka eta lotsa, baita heldueri aurre...

Gure Hitza | 2020eko Ekainaren 18a

Uda hor berean

Egutegi guziek gauza bera diote, larunbat arratsean, ekainak 20, hasten omen da uda. Asteburu berak ekarriz musikaren besta, aurten ez dena usaian bezala ospatuko, eta ere aiten besta, bi aste amarenaren ondotik. Urte guziz, keinka huntan galde bera heldu zauku gogorat: uda hor berean-eta, nolakoa izanen ote da? Aurten usaian baino arrangura gehiagorekin, batere dudarik gabe, gaitz ilun baten ausikiak jasanik bai eta konfinatze luze bat, gero eta arinagoa segur bainan beti hor dena heintto...

Azalekoa | 2020eko Ekainaren 18a

Elikagai-Bankua laguntza beharretan

Gaurko egoera berezi huntan, nahi izan dugu jakin, sozial sailan ari den Elikagai-Bankua zertan den, nola iragan duen hetsialdi garaia eta ondorioak zein diren. Philippe Bonenfant-ekin bildu gira, Baionako egiturako presidentea da.

Azalekoa | 2020eko Ekainaren 11a

Ascuagaren Artzainaren estatua Renon, SFOko piknika eta online barnetegia

RENO, NEVADA. John Ascuagaren Nugget kasino famatuan urtetan egon zen Euskal Artzainaren estatua, Nevada-Renoko Unibertsitatera aldatu dute joan den astean. Oroit dezagun Nugget kasinoa Reno ondoko Sparks-en dagoela eta duela urte batzuk saldu egin zuela Ascuaga familiak. Kasinoko Orozko jatetxearen [John Ascuagaren aita Orozko herri bizkaitarrekoa zen; Ascuagaren emazte Rose (Ardans) buraso baxenabartarren Ameriketan sortu alaba da] kanpoaldean zen estatua hau hor egon da...

Han eta Hemen | 2020eko Ekainaren 11a

Gure bidaia birtuala

Ikasturte hondarrean, Dordoniarat joan behar ginen eskolarekin. Gure "classe-découverte" ez dugu egin koronabirusarengatik. Erakasleak preparatu dauku aste berezi bat. Haltsuko ikasleak, prehistoriako haurrak ginen astelehenean eta erronbo bat fabrikatu dugu: prehistoriako musika tresna bat da. Biharamunean, Erdi-Aroko mutikoak eta neskak ginen: koropilazko soka batekin marraztu ditugu zirkuluak, hirukiak eta karratu bat. Ortzegunean joan gira birtualki Padirac-eko leizerat eta...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016