Azalekoa | 2020eko Uztailaren 02a

Herriko kontseiluak sei urterentzat osatuak!

Lehen aldikoz herriko bozen historian hauteskundeak bi denboraldi luzetan iragan dira, lehena martxoaren 15ean, izurritearengatik bigarren itzulia gibelatua izan zen. Hau dela eta, azkenean ekainaren 28an bururatu dira. Ipar Euskal Herriko 18 herritako hautesleak gomitatuak ziren bozkatzera.

Azalekoa | 2020eko Ekainaren 25a

Haziak Idazle 2020 Irabazleak

Aurten Haziak Idazle lehiaketaren 5. edizioa zen. Nahiz eta egoera berezia izan erabaki dugu lehiaketa mantentzea. Eta untsa egin dugu!! Orotarat 8 ikastetxetako 80 ikaslek lehiaketan parte hartu dute. Bakarrik edo taldean idatzitako idazlanetan 22 saristatuak izan dira. Elkarteko kideek dute osatu epaimahaia eta plazerrekin idazlanak irakurri eta sailkatu dituzte. Ondoko asteetan idazlan zonbait argitaratuak izanen dira bainan anartean sailkapena emaiten dizuegu. Euskal Haziak Elkartearen...

Han eta Hemen | 2020eko Ekainaren 25a

Haziak Loratzen: Gaztaroko oroitzapenak

Guztiok haurtzaroko oroitzapenak baditugu gogoan, atseginak edo ez, uros edo triste. Denbora pasatu arren, gure baitan sakonki grabaturik gelditu dira, hunkitu gintuztelako. Hainbat formatan ager dakizkiguke: usainak, doinuak, musikak, argazkiak, eszenak, edo(ta) barneko sentimenduak. Anitzetan nahas-mahasa izan daiteke.

Sentsazio berezi horietako batzuk luzaz lotan egoten dira gure baitan, eta egun batez, ez dakigu zergatik, horra non azaleratzen zaizkigun. Gogorapenek une galdu...

Han eta Hemen | 2020eko Ekainaren 25a

Igerilekuak berriz idekitzen

Euskal Elkargoak jakinarazten du Ipar Euskal Herriko 8 igerilekuak berriz publikoari idekiak direla. Uztaritze, Donibane Garazi, Baigorri, Bidaxune, Kanbo, Donapaleu eta Mauleko igerilekuak ekainaren 15 eta 26 artean ideki dira. Uztailaren lehenetik harat Zuraidekoa. Erabiltzaileek aitzinetik erran beharko dute noiz ibiltzekoak diren, salbuespen bat, 3 urte baino gutiago duten haurrek ez dute izena emaitearen beharrik. Neurri sanotarioak plantan jarri dituzte: maska soinean etorri, igerilekuan...

Han eta Hemen | 2020eko Ekainaren 25a

Macron presidenteari gutuna, hizkuntzak salbatu nahian

Ekainaren 18an "Gure Hizkuntzak Bizi Daitezen" kolektiboaren ordezkaritza bat Pariseko Eliseora joan da Macron presidenteari gutun idekia pausatzeko eta hitzordu bat eskatzeko. Euskal Herriaren izenean, Peio Jorajuria Seaskako lehendakaria eta Euskal Konfederazioko kideak ordezkaritzan ziren. Kolektibo hortan partaide dira: Alsazia, Bretainia, Katalunia, Flandria, Okzitania, Savoia eta Euskal Herria. 2019an sortu zen, frantses Hezkuntza Ministerioak plantan jarri zuelarik baxoaren erreforma...

Han eta Hemen | 2020eko Ekainaren 25a

Ene xilotik, Mattin-ekin

Joan den astean HERRIAn Gabi Oharzabal-ek aipatzen du Mattin Paueko unibertsitatean ikasle zelarik, euskaldun ikasle elkarte bat bultzatu zuela. Mendekoste bezperan, larunbata, maiatzaren 30a, Baionako ospitalean bere ganberan, oren bat eta erdiz, hil aitzineko orenak, biak egon gira. Mattin zinez trenpu txarrean zen bainan gogoa oraino argi bere irri hura hunkigarria zuen bezala. Oroitzapen zenbait aipatu ditugu Gabik aipatzen duen bezala. 1970eko ikasturtea, Mattin-ekin ekainean bururatu...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016