Gure Hitza | 2020eko Uztailaren 16a

Bainan nun da Kakueta?

Uda betean gira. Eta bai, uztail erditarat helduak gira alabainan. Errepublika eguna ere iragana. Joan den hilabete hortan, galdeka ginauden nolako uda behar ginuen. Goizegi da naski, aise goizegi, holako galdeari funtsez ihardesteko; bainan orainokoan uda berezia dugu zernahi gisaz, konfinatze luze baten ondorioak beti hor. Ez hain txarra halere, izaiten ahalko zenaren aldean. Joan den hilabete hortan baginuen zernahi arrangura, kanpotiarrik jinen zenetz batere, jiten zirenak noiz eta nola....

Han eta Hemen | 2020eko Uztailaren 16a

Irulegiko mahastiak kalitate labela

Irulegiko mahastiak label bat eskuratu du "Mahastia eta Aurkikuntza" deitura hunen pean: "Irulegi, Ipar Euskal Herriko arnoa". Ipar Euskal Herriko enologo batzuek egin lanari esker, Euskal Herriko Turismo Bulegoa eta Irulegiko Arnoen Sindikatuaren laguntzarekin lortu ahal izan du. Hau dela eta, "Irulegi" sormaka beste 71 frantses estatuko mahastien (Borgoina, Bordele...) sarean sartu da. Label huni esker, "Irulegi" sormaka ezagutzeko eta merkaturatzeko parada handitzen zaio. "Vignobles &...

Han eta Hemen | 2020eko Uztailaren 16a

Kultura egituren arteko lankidetzaren erronkak

Euskal Kultur Erakundeak (EKE), Pirinio Atlantikoko eta tokiko jarraipen dispositiboarekin batean, elkartekideeri jarraikitze kolektibo berri bat proposatzen die. Kultura egiturek neurri batean elkar ezagutzen dute eta batzuetan zeharkako proiektu kolektiboak garatzen. Lankidetza baten abiatzea izan daiteke kultura egiturentzat. Lehenik erronkak ulertu eta ezagutu behar dira egitasmo amankomuna nola koordinatu jakiteko eta proiektuan parte hartzen duten egiturek tokia atzeman dezaten,...

Azalekoa | 2020eko Uztailaren 16a

Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak

Uztailaren 12an egin dira Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak Euskal Autonomia Erkidegoan. Ontsalaz, apirilaren 5ean egin beharrak ziren, baina koronabirusaren agerraldiak bozak gibelatzea ekarri zuen. Maiatzean, alarma-egoera oraino indarrean zelarik, baina arriskua ttipitzen ari zelako esperantzan, bozak uztailaren 12rako deituko zituela jakinarazi zuen Iñigo Urkullu lehendakariak.

Hauteskunde hauek eta kanpaina bera ere ezohiko moldean iragan dira, COVID-19ak ez baitu oraino...

Azalekoa | 2020eko Uztailaren 09a

Zoin polliki!

Herriko bozak oraintxe iraganak eta badira aldaketa aipagarriak. Hala nola aspaldiko partez Marseillan baduten ezkerraldeko auzapez berri bat, Michèle Rubirola, arras "berdea" dena. Bainan badira ere jadanik arras aferatuak presidentebozak gogoan, hemendik bi urteren buruan baizik ez direnak haatik eginen. Hortaz mintzatu da biziki polliki Ségoléne Royal ministro ohia. Ikusiz "berdeak" azkartu direla herriko bozetan, jadanik goiti eginik jazko hauteskundeetan, Europa mailekoetan beraz,...

Han eta Hemen | 2020eko Uztailaren 09a

Euskararen Erakunde Publikoa eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko diru-laguntza banatzea

2007tik geroztik, Euskararen Erakunde Publikoak eta Eusko Jaurlaritzak hizkuntza politika arloan partaidetza bat osatua dute. Jaz, bi erakundeen arteko partaidetza sendotuz eta definituz, 2017-2022 hitzarmen berri bat adostu eta izenpetu zuten. Lankidetza horren xedea da, Ipar Euskal Herrian euskararen bultzatzea eta sustatzea, hortarako sail hortan ari den edozein egiturari diru-laguntza horren bidez bere egin-beharra errezten zaio. Euskal Erakunde Publikoak 1.530.000€ eta Jaurlaritzako...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016