Han eta Hemen | 2020eko Uztailaren 09a

Tokiko hautetsi batzuk kontrolpean

Joan den astean Mediapart hedabideak jakinarazi du Frédérique Espagnac, Pirinio Atlantikoko departamenduko senatariaren kontra inkesta bat idekia litzatekela.

Parlamentario guziek dirutza bat eskuratzen dute beren eremuan diren elkarte edo(ta) egitura batzuen laguntzeko. Diru zama hori ezin dute gauza pertsonal batentzat erabili.

Senatariaren kontra ideki den inkesta hori "funts publikoak desegitea"-ren inguruan kokatzen da. Finantzako Ministerio Publikoak du inkesta...

Gure Hitza | 2020eko Uztailaren 09a

Herrian hasia denentzat irabazia

Erraiten da mundu hobe bat ikusi nahi duenak, bere lana etxetik eta herritik abiatu behar duela. Dena ongi joanez, ingurukoek eredutzat har dezaten itxaropenarekin. Herrietako bozen karietara, funtsezko elkarrizketa serios eta mamitsu guti entzun ditugu. Bakarrizketa frango bai! Betidanik hemen bizi izanik ere, euskalduntzeko indar mikorik egiten ez duten zonbaiti bertzeek egina soberakina iduritzen baitzaie, Lapurdiko hautagai batzuen gostuko abertzaleak urrunegi omen doatzi euskararen...

Azalekoa | 2020eko Uztailaren 09a

Egun batez emaile... bihar hartzaile!

Nork ez du prentsaren bidez odol emaiteko abisua irakurri edo(ta) entzun. Biarritzeko Odol Emaite Zentrora joan gira jakiteko, Ipar Euskal Herriko partean nola antolatua den eta beharrak zein diren. Harrera ezin hobea ukan dugu, Christiane Zubeldia mediku dena eta odol biltzeko arduraduna eta Nathalie Albor komunikazio arduraduna gure beha zaudela.

Han eta Hemen | 2020eko Uztailaren 09a

Itsas Bazterretik:Ekaineko sartze berezia!!

Ekainaren 22an, astelehenez, bi asteetako azken sartze berezia antolatua izan da gure kolegioan, hala nola astelehen eta asteartetan, 6. eta 4.eko ikasleendako eta ostegun eta ostiraletan 5. eta 3.endako. Hala ere, orain arte bezala, hala eskatzen duten familiek 4 egunetako harrera egiteko aukera izan dute. Egunean zehar ikusiz zer kopuruak ziren lau eguneko harrera 4. eta 3.eko ikasleei zabaldua izan zaie. Nahiz eta protokoloa arindu den, ikasleak maskarekin sartu dira kolegiora, mugimendu...

Han eta Hemen | 2020eko Uztailaren 09a

Haziak Mintzo: Arretxeako 6. begi kolpea konfinamendua eta gero berriz kolegiorat etortzearekin...

Lan hau egin dugu oraiko baldintzetan, etxean egon direnek galderak pausatu eta berriz gelara etorriekin erantzun dugu eta artikulu hau idatzi.

Nola pasatu da zuen maiatzeko sartzea? Nola senditu zirezte?

Orokorki arras ongi, bainan hastapenean bitxi egiten zuen eta gauza batzuk zailak ziren errespetatzea (metro bateko neurria, maskak atxikitzea...) Hasieran kuriosak ginen eta lehen eguna aitzin ez ginakien nola iraganen zen; gero kolegioak esplikatu ditu gauzak biziki...

Han eta Hemen | 2020eko Uztailaren 02a

"Euskal Haziak" ikastetxeen paretetan

Elkarteko kideekin Euskal Haziak elkartea argitan eman nahi izan dugu. euskalhaziak@gmail.com Gogoeta bat egin eta, ohartu gira Euskal Haziak Elkartea ez zela ikastetxe elebidunetan aski argitan emana. Helburu hortan, Ikastetxe elebidun guzieri proposatu dugu Euskal Haziak plaka bat erostea ikastetxeen aitzinean emaiteko. Zuzendariek ideia gustukoa eta interesgarria atzeman dute eta mementoan 19 plaka manatuak eta banatuak izan dira. Plakak oraindanik manatzen ahal dira mezu bat igorriz...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016