Han eta Hemen | 2020eko Uztailaren 02a

Euskopay

Lekuko monera den Euskoak, billete bidez abiatu ondoan, 2017an Eusko-karta martxan jarri zuen. Orain Eusko elkarteak beste ordaintzeko manera bat proposatzen du, erabilpena handizki errextuko duena, mugikorraren aplikazio bati esker ordaintzeko gisan.

Gaurdanik ehun bat saltegitan erabilgarria da, eta hemendik urte hondarrera, mugikorraren bidez 600 bat saltokietan euskoz ordaintzen ahalko da. "Euskopay" deitzen da, ez du kostu gehigarririk, eskuko telefonoan aplikazioa da...

Han eta Hemen | 2020eko Uztailaren 02a

Elkarbizitza

Ikasturte hastapenean 6.eko ikasleekin elkarbizitzaren inguruko proiektu bat eraman genuen. Ikastolatik kolegiora eta kolegioko lau urteetan nola elgarrekin bizi izan ziren eta bizitzeko asmoa zuten abiapundutzat hartuz, nahi genuen eremua eta baloreak bereganatu ditzaten, haien hitz eta begiekin. "Laguntasuna", "errespetua", "justizia", "elkarlana", "mehatxua"... eta beste hainbat hitzen definizioak sortuz gero, azken urratsa If MATXIKOTE margolariarekin eraman behar zuten. Denek ezagutzen...

Han eta Hemen | 2020eko Uztailaren 02a

Euskaraldia abiatzer!

Euskaltzaleen Topagune eta Euskal Konfederazioak abiatu ekimena da, 2018ko urte hondarrean, lehen aldikotz Euskal Herri osoan iragan zena. 2018ko edizioan parte hartu zuten Ipar Euskal Herriko 6.000ko bat Ahobizi (euskara dakiena) eta Belarriprest (euskara ulertzen duena). Aurten berriz eginen da, azaroaren 20tik abenduaren 4a arte. Euskaraldiaren helburua da egin-ahala euskaraz hitzegitea, hortarako bakoitzak ezaugarri bat soinean ukanen du. Antolatzaileek diote Ipar Euskal Herrian %20ak...

Han eta Hemen | 2020eko Uztailaren 02a

"Bizi" eta "Txirrind'Ola" elkarteen ihardukitzea

Duela zenbat aste Baionan, Angelun eta Biarritzen gaindi ibiltzen direnek, ikusi dituzkete horiz markatu bidexka batzuk. Bizi mugimenduak eta Txirrind'Ola elkarteek prentsaurreko bat eman dute "koronapista" deitu duten bide horieri buruz, puntu baten egiteko. Aspaldiko urtetan eskatzen zuten, hirigunean bizikletaz ibiltzeko bideak eginak izan daitezen.

Covid-19 garaian Euskal Elkargoak eta Garraioen Sindikatuak antolatzen ari ziren bide horiek aurkeztu zituzten, zenbaitzu behin...

Azalekoa | 2020eko Uztailaren 02a

Bost emazte mestizok Belgikako estatua auzitaratzen

Kongoko parte bat (Congo-Kinshasa), 1950 hamarkadan Belgikako kolonia bat zen. Léa, Monique, Noëlle, Simone eta Marie-Josée garai hartan sortu ziren, aita belgikarra eta ama kongoarra, mestizoak dira. Beren familiatik bortxaz hartuak izan ziren eta giristino instituzio batean ezarriak izan.

Ekainaren 24an Belgikako estatua auzitaratu dute "Gizateriaren aurkako krimena" leporatuz. Auzi horren bidez, nahi dute ezagutuak izan daitezen jasan edo pairatu duten egoera salatzeko. 1911...

Gure Hitza | 2020eko Uztailaren 02a

Elorrimenditik

Gutiz gehienek "La colline de la Bergerie" deitzen dute. Alta, Kanboko muno horrek badu jatorrizko euskal izena: Elorrimendi. Departamenduak berrikitan diruztatua du, kaskoan, eraikin bat, Iñaki Noblia kanboar arkitekto gazteak marraztua. Euskal Herriko zurez eraikia da osoki eta zuhaitz hosto baten forma du. Deitu dute Elondare, Elorrimendiren lehen bi hizkiak eta "ondare" hitza uztartuz. Bisitaz izan berri gitzaio, oihanean barnako oinezko igoera xorien kantuek alaiturik. Eraikin oso...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016