Han eta Hemen | 2020eko Ekainaren 11a

HAZIAK LORATZEN:Uda baliatu euskara ikasteko!

Uda honetan AEK-k Iparraldean ikastaldiak eginen ditu. Koronabirusak eragindako izurritearen ondorioz, zuhurrena Urepeleko barnetegiak ezeztatzea zela deliberatu dugu. Aldiz, kanpo-ikastaldiak eskaintzen segituko dugu, beti ere segurtasun eta garbitasun neurriak artoski errespetatuz. Eusko Ikaskuntza eskertu nahi genuke, ikasleen artean segurtasun distantziak mantendu ahal izateko, gure ikasgela gehienak baino handiagoa den haien Baionako gela utziko digutelako. Aurtengo aldaketa nagusia...

Han eta Hemen | 2020eko Ekainaren 11a

Terexa Seguin Leremboure joan zaigu

92 urtetan pausatu da Terexa Seguin andere euskaltzalea. Donostian sortua zen, Michel Leremboure aita han zagoela mediku. Geroxeago Sara Hautziartera etorri zen familia, aita Sarako auzapez ere egon zela zenbait denboraz, Paul Dutournier aitzin. Terexa ezkondu zen 1954an Louis Seguin- ekin. Hau Baionako Izarra enpresako burua egon zen luzaz, eta obra askoren sustatzailetarik ere izan zen, hala nola Atherbea zentroa, "Les Mouettes" egoitza eta Elikagai Bankuarena. Terexak bere aldetik...

Gure Hitza | 2020eko Ekainaren 11a

Milesker eta ikus arte Mattin!

Aste huntako Gure Hitza artikuluan pil pilean den beste gai batez aritzeko xedea ginuen, bainan nola ez gaitu harritu eta inarrosi Mattin Larzabal, Aiherrako semeak eta gure zuzendaritza batzordekidearen ustegabeko joaiteak. Jazko Eguberri irian ukan istripu batengatik gaizkondu minek jo aitzin, ez ginen alta ohituak Mattin eri izaiten ikustera. 1978an lehen liburu bat argitaratua zuen Jon Casenaverekin eskuz-esku. 30 urtez Gure Irrratian kazetari izanik, Euskal Herria biziki ongi ezagutzen...

Azalekoa | 2020eko Ekainaren 11a

Adiskide bat joan zaigu: Mattin Larzabal kolaboratzaile leiala

Aurten, Mendekoste garaiko haizeak gure bihotzak gogorki jo ditu. Mendekoste igandez, Maite Irazoquik mezu latz hau daut helarazten: "Mattin Baionako ospitalean da hamar egun hauetan, bihotzak, errainek eta gibelak ez dute ongi kurritzen, hala ere umore ona du". Biharamun astelehenean, Maiteren bigarren mezua: "Gaur zailtasunak ditu hatsa hartzeko eta mintzatzeko, gogoa halere argi". Biharamunagoan, astearte arratsaldez, Jenofa Duny-Petre gure idazkariaren telefono deia: À¢'€

Han eta Hemen | 2020eko Ekainaren 04a

Elmer elefantearen liburu berria

Nork ez du ezagutzen Elmer elefantea? Ez baita besteak bezala, bere larrua koloretsua da eta haurrenganik arrakasta handia du. David McKee, ingeles idazleak ditu Elmer elefantearen istorioak asmatu, berezitua da haurren liburuetan. Idatzi dituen Elmer elefantearen liburuak, 20 bat hizkuntza desberdinetan itzuliak izan dira, euskaraz ere bai. Erein argitaletxeak, Elmerren 6. liburua publikatzen du "Elmerren urte betetzea" tituluarekin. Hauxe da istorioa: Elefanteek erabaki dute...

Han eta Hemen | 2020eko Ekainaren 04a

Artedramaren berri

Beste anitz kultur sailan ari direnak bezala, Artedrama arte eszenikoen plataformak, bere eginkizunak gelditu behar ukan ditu. Beren erranetan, "Ziurgabetasuna nagusitu zen eta gure historia eta istorioak kontatzeari utzi behar izan genion". Hau dela eta, Pazkoz egitekoa zuten Artedrama Euskal Laborategia, irailaren 21etik 26ra eginen dutela jakinarazten dute. Udazken huntan, "Zaldi Urdina" obra ikusteko aukera gehiago izanen dela ere jakinarazten dute. "Huts Teatroa"...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016