Azalekoa | 2020eko Apirilaren 23a

Mundu guzia geldiarazi eta inarrosi duen izurritea

Nork pentsatuko zuen, urte hastapenean, hilabete batzuk berantago jendarte oso baten aktibitate guziak geldituko zirenik?Berri sail guzietan gai bakar bat, COVID-19 deitu izurritea zela entzuten, nola ez, ekonomia eta sozial arlo guziak gelditu behar izan baitira.

Gure Hitza | 2020eko Martxoaren 19a

Gerezi loreak

Martxo-apirilean zer da begientzat gerezi ondoak lilitan baino miresgarriagorik? Berantxago gerezi pikorrak ateratzekotan, Jainkoak beira baratzizkor erauntsi bortitzek edo gau hotz bateko karroinak harrapatzetik! Ontzeko tenorean ere ez dagoke pikorrak arrailtzen dituen euri soberakinen arriskutik kanpo. Beharrik badira mota goixtiarrak eta berankorragoak, mota batekin ez bada, bestearekin kausitzeko xantza utziz zuhaitzen jabeeri. Bai freskoan, bai eta urtean barna...

Han eta Hemen | 2020eko Martxoaren 19a

Itsas bazterretik: "Sare sozialak" 5.eko ikasleei aipagai

Otsailaren 17 eta 20an, astelehen eta ostegunez, Andrea Aranguren komitatua izan da gure kolegiora 5.eko ikasleekin "sare sozialei" buruzko mintzaldi bat animatzeko, ordu batez gelaka, lau aldiz. Lehen parte batean, joko baten bidez, ikasleek telefonoa zutenez, i-phone-a logeletan uzten duten, zenbat "story" igortzen dituzten, bikote bat dutenez, telefonoaren erabilpena burasoekin aipatzen dutenez, "snapchaten" erabilpena, "youtuben" jarraitzen dutenek, ordutegi muga bat dutenez...

Han eta Hemen | 2020eko Martxoaren 19a

Bazterrak kexu

Zonbeit irudi eta berri entzun eta ekialdetik, durduzatua egon niz bai eta ere trixtatua. Berrikitan, Erdogan Turkiako presidenteak ideki ditu ateak tokian berean atxikitzen zituen migranteeri bai eta ere egunero Siriatik heldu zireneri erranez Europak eskuak zabaltzen zituela eta lasai uzten zituela libro. Beraz, ehunka jendek bidea hartu dute oinez Greziako mugaraino eta hor polizak ez ditu pasatzerat utzi eta oroz gainetik armak eskuan zonbait tiro ere igorri, gaixoak...

Han eta Hemen | 2020eko Martxoaren 19a

Janari erreserbak

Koronabirusa dela eta, janari ekoizle batzuen mezuak segiarazten dizkitzuegu. Idokiren mezua Salmenta zuzena eta bereziki eskoletako jantokiak eta tokiko jatetxekin lan egiten duten Ipar Euskal Herriko laborariak bizi duten egoerarengatik kaltetuak dira. Frigoak beteak zituzten jatetxeek ateak hetsi dituzte, egunetik biharamunerat bezero guziak galduz. Oroz bat etxean egoiteko manua ukaitearekin, salmenta zuzena egiten duten laborariak ere kaltetuak izanen dira, etxetik...

Han eta Hemen | 2020eko Martxoaren 19a

Haziak Loratzen Zapatagintza Hazparnen

Erran zahar batek dio urtxintxa bat joaiten ahal zela, arbolaz arbola, Hazparnetik Baionara, lurra hunkitu gabe! Egia da Hazparne oihanez inguratua zela; 19. mendean 2.600 hektara oihan baziren. Oihan hortan ametza haritzak ziren nagusi. Bestalde, Urtsuia mendiari esker ur anitz bazen eta laborari gehienak hazkuntzan ari ziren. 18. mendean ura, hazkuntza eta ametzari esker, aktibitate berriak sortu ziren: oihalgintza, larrupelatze, eiherazaintza. 19. mende hastapenean,...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016