Azalekoa | 2020eko Apirilaren 30a

Jondonane bestarik ez

Donibane Lohizuneko auzapezak jakinarazi diote herriko bestetaz arduratzen diren elkarte eta talde guzieri aurten ez dela Jondonane besta rik izanen. Donibanen ere alabainan, denetan bezala, gobernuaren manuz eta ezinbestean uztail erdi artinoko besta, ikusgarri eta elgarretaratze guziak edo gibelatuak baitira edo ezabatuak. Besteak beste beraz Jondonane bestak bai eta Mendekostekari Andaluziako dantzak goretsiz muntatzen den festibala. Behin solasa hedatu da hitzordu...

Azalekoa | 2020eko Apirilaren 30a

Emekiño

Eskolak berriz ideki behar litazke maiatzaren 11tik goiti. Bainan ez kolpez, denak betan. Gaitzak gehienik hunki eskualdetan berantxago hain segur. Bestetan, ikasleak multxo ttipika hartuz, nihun ez aldian 15 baino gehiago. Ikasurtea noiz nola bururatuko den hori besterik da oraino eta etsaminak noiz nola egiten ahalko diren hortaz ere ez da argitasun handirik. Eta gero, buruhauste gaitzak badira bestalde ekonomia mailan. Hoinbeste lantegi geldituak, hoinbeste jende lanik gabe,...

Han eta Hemen | 2020eko Apirilaren 30a

Euskal Elkargoaren neurriak koronabirusa krisian

Bideokonferentzia bidez, Jean- René Etchegaray Euskal Elkargoko presidenteak prentsaurreko bat eman du. Koronabirusa zen gai bakarra. Hori dela eta, Euskal Elkargoak hartu dituen neurri batzuk aurkeztu ditu. Lehenik elkargoko zerbitzuak ibilki baldin badira, bulegoak ez dira usaian bezala idekiak, publikoaren harrerak hetsiak baitira eta langile batzuk etxetik lanean. Presidenteak segurtatu du hala ere zerbitzu publiko bat izanez prefeturarekin, lanean arizan behar direnentzat,...

Han eta Hemen | 2020eko Apirilaren 30a

Departamenduko Kontseiluak 16 milioi euroko laguntza

Apirilaren 17an, bideo-konferentziaren bidez bildu dira Departamenduko Kontseilariak. 59 proiektu dira eztabaidatuak izan, orotara 16 milioi euroko diru-laguntza da bozkatua izan. Baliatu dira Covid-19 izurritearen inguruko pundu baten egiteko eta Departamenduko Kontseiluak eramanen dituen ekimenak aipatzeko. Kultura sustengatu Horietan 3 milioi euroko diru laguntza kultur arloan ari diren elkarteentzat izanen da. Kulturaren inguruan ari diren egiturak gehienik hunkiak...

Gure Hitza | 2020eko Apirilaren 30a

Nork erranen zuen?

Gure aitamen bai eta aitatxi-amatxien belaunaldiek ezagutu zuten gerla, garai hartako kondakizunak maiz entzun ditugu, zuzenean berek kondaturik. Aldi bat baino gehiagotan pentsatu dut geroztik sortu girenek ez ginuela egoera dorperik bizi izan. Ez ginuen pentsatzen ahalko 2020an, teknologia hainbat aitzinatua izanikan, egun batez mundu guziko ekonomia eta jendarte osoa etxen geldituko zirenik! Duela jadanik zenbait hilabete ikusi eta entzun ginituen karriketan osagarri...

Azalekoa | 2020eko Apirilaren 30a

Ezti Etxea, erlezainak bateratzen duen kofoina

Koronabirusa agertu aitzin joan ginen Arrosara buruz, Eric Kammenthaler-ekin mintzatzera, jakiteko xuxen Ezti Etxea elkartearen helburua, osaketa... Hots, xedeak zein diren. Bere etxen errezebitu gaitu, ofizioz erlezaina da eta azaldu dauku Ezti Etxearen helburua zein den.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016