Han eta Hemen | 2020eko Maiatzaren 07a

Baratzezainek jasan ekaitzaren ondorioak

2019ko abenduaren eta 2020ko otsailaren artean iragan ekaitza batzuen ondorioz, hemengo baratzezain batzuk hunkiak izan ziren, haizearengatik beren landaretegiak fundituak izan baitziren. Biharko Lurraren Elkarteak (BLE) lan bat eraman du jakiteko kalteak zein izan diren. 10 baratzezainek jasan dituzte ondorioak, 5.000m2 negutegi dira hunkiak izan. Orotara 500.000€ko makur eraginez, plastikoa berriz erosi behar, urteko produkzioa galdua eta berriz landaretiak muntatu...

Han eta Hemen | 2020eko Maiatzaren 07a

Marc Aillet apezpikuaren ihardukitzea, frantses lehen ministroari

Edouard Philippe, frantses gobernuko lehen ministroak joan den astean, maiatzaren 11tik harat azken neurriak zein izanen diren, deputatuen aitzinean aurkeztu ditu legebiltzarrean. Erlisioneri buruz ere bere aginduak eman ditu, nun adierazi duen ekainaren 2ra arte ezin dela zeremoniarik egin. Marc Aillet Baionako apezpikuak, biharamunean ageri baten bidez, bere kexua erakutsi nahi izan du, "fededuneri buruz errespetu eskasa dela" adieraziz. Galdera pausatzen du nolaz eskolak,...

Han eta Hemen | 2020eko Maiatzaren 07a

Emmaüs fundazioa keinka txarrean

Emmaüs fundazioak, 70 urte ibilki dela, izurritearengatik lehen aldikoz diru bilketa bat abiatu behar izan du. Bi hilabete hetsiak direla Emmaüs etxeak, 5 milioi euroren beharretan dira, 20.000 pertsoneri laguntza elkartzen baitute. "Etxen egoite" egoera hasiz geroztik dituzten 289 egituretatik 210 hetsiak dira, bereziki "Compagnons" komunitatekoak. Hauek bizi dira puska zaharrak bilduz eta konponduz, ondotik saltzeko gisan. Bestalde Emmaüsek zorrez gaindituak diren...

Han eta Hemen | 2020eko Maiatzaren 07a

Auzitegiak geldialdian

Auzitegiak hetsiak baldin badira, justizia ez da arras gelditua. Errana da auzialdi anitz gibelatuak izan direla. Auzibide premiatsuenak dira bakarrik ibiltzen, agertzeko aginduak deitzen direnak, nun pertsona baten zaintza arriskuan den. Bestalde auzialdi batzuk bideokonferentziaren bidez eginak dira. Christiane Féral-Schuhl CNB-ko (Conseil National des Barreaux) presidenteak zioen abokatuen %41 hetsiak direla, auzirik ez izanez. Numerikoaren bidez ezin dutela lan egin,...

Gure Hitza | 2020eko Maiatzaren 07a

Hegalak zabalik

Hilabete oso batez egona naiz konfinatua. Zein luze zen! Nik hain maite Euskal Herriko eta Diasporako adiskideeri aste oroz bisitañoa egitea, eta ezin! Badu, haatik, hiru aste hegalak berriz hedatuak dituztala, zabal-zabalak. Zer atsegina! Eta berriz hor nauzue, zuen etxetako sukaldeetan, heltzen naizelarik lehen batean mahai gainean pausatzen nauzuela eta geroxeago idekitzen, begitartea kurios. Eta nik aldi berean sukaldeko usain goxoez gozatzen! Nor naizen? Ez bainauzue ezagutua?...

Han eta Hemen | 2020eko Maiatzaren 07a

Txinako sukarra

Txinako sukarrak joak, etxean preso, gogoetak egin ditugu. Zerk gaitu hortaratu? Irakurtu ditut egunkari eta astekari. Ikasi nola, duela zenbait urte, Nazio Batuek errana zuten, burutik beheiti jinen zaukula uste ez ginuena. Ezagutzen ez zen birus arrotz bat, SARS edo EBOLAren askazia, gaitza mundu guzian bi minutuz zabalduko. Behar zela tresnatu. Lehenbailehen. Hasi ziren eskularru, taulier, test, mozorro eta gaineratiko botiga metazen, eskuin eta ezker, alde guzietan. Bainan...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016