Azalekoa | 2020eko Apirilaren 23a

Koronabirusa kari, Diasporaren hitzordu nagusiak bertan behera aurten AEBetan

San Frantzisko, Kalifornia. Egiari zor, ez bakarrik euskal diasporari dagokionez, eta ez bakarrik Estatu Batuetan, baina artikulu huntan AEBetakoak bakarrik aipatuko ditugu, hor baitziren egitekoak mundu osoko gure diasporaren 2020ko ekitaldi nagusienak. Jakina denez, maiatzetik irailerako epea da urte guziz Estatu Batuetan euskal piknik eta elgarretaratzeen sasoi nagusia, eta aurtengoa galdutzat eman daiteke, elgarretaratze birtualek ez baitute oraingoz lortu elgarretaratze...

Han eta Hemen | 2020eko Apirilaren 23a

HAZIAK LORATZEN:Ohiturak argazkitan

Martxoaren bukaera arte, Baionako Kalostrape ostatuan, Euskal Herrian ohituran egiten diren oinarrizko lau gertakari garrantzisu aurkeztuak ziren, argazki erakusketa baten bidez. Aukera ukan dugu argazkilaria den Jacques Lannes-ekin erakusketaz solastatzeko. Zerk motibatu zaitu horrelako gaiaren hautatzea? Gune desberdinetan ibiltzean, beti ene argazki-tresnarekin, argazki bilketak egin ditut erakusketaz sobera pentsatu gabe. Bigarren fase batean, argazkieri esker, erabaki ahal...

Han eta Hemen | 2020eko Apirilaren 23a

Euskal Haziak bideo klipa

Elkartearekin erabaki dugu bideo klip baten egitea. Bideo elebidun huni esker XXI. mendean euskararen jakitea garrantzitsua dela erakutsi nahi izan dugu. 8 minutuko bideo huntan ikusiko duzue zer leku duen euskarak erakaskuntza katolikoan murgiltze edo elebidun sisteman. Hori aipatzeko, ikasle, erakasle, buraso, ikasle ohi eta zuzendarien lekukotasunak bildu ditugu ardatz hauen inguruan: "Euskaraz bizi", "Euskaraz eta Euskara ikasi" eta "Euskaraz lan egin". Aldudarrak Bideo...

Han eta Hemen | 2020eko Apirilaren 23a

Udako egonaldientzat izen emaiteak

Uda honetan ere, Uda Leku e l k a r t e a k 11 egonaldi p r o p o s a tzen ditu l u rraldeko 6-15 urte arteko haur eta gazte euskaldunentzat. Egonaldi proposamen anitza: Norentzat? Ipar Euskal Herri osoko ikastolan edo klase elebidunean eskolatuak diren lehen mailako eta kolegioko haur eta gazteentzat. Noiz? 5 gau eta 6 eguneko egonaldiak, igandetik ostiralera, uztailaren 5 eta 31 artean. Nun? Hendaian, Saran, Baigorrin, Bidarrain, Berrogaine-Lahüntzen, aterpetxean edo...

Han eta Hemen | 2020eko Apirilaren 23a

"BA OTE DAKIXU?": Donibane Lohizune eta Ziburuko emazte aitzindariak

Martxoaren 8an, 1977tik urte guziz bezala, emazteen deretxoen aldeko eguna ospatu dugu. Egia badela oraino egiteko emazte eta gizonen artean egiazko berdintasun baten lortzeko, sustut lan arloan. Baina, egia ere azken mendean, mugimendu feministek eraman batailarengatik, emazteen ekubideak goititu direla azkarki, Europan bederen. Kontinente Zaharrean emazteek lortu baitute berdintasuna maila juridiko eta politikoan legearen aitzinean segurik. Berdintasun hori lortzea izan da...

Gure Hitza | 2020eko Apirilaren 23a

Ez jakin zer erran...

Barkatu otoi nihauren buruaz mintzo baniz sail huntako lehen lerroak idaztean. Badu kasik 65 urte, zonbait aste eskas, Herria astekari huntan idazten dudala. Eta gertatzen zait gauza bat behinere etzaitana oraino gertatua! Gauza bat askitto harrigarria, hala iduritzen zait segurik! Eta bai, kasik galdua bezala nago, ez dakit zer behar dutan hartu solasgai bezala. Hainbestetaraino inarrosiak gira koronabirus ilun horrekin, ustegabeko gaitz izigarri horrek denak nahasi ditu, eta oraino...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016