Han eta Hemen | 2020eko Otsailaren 27a

Gaitz berri bat

Abenduaren 30ean, Txinan, Li Wenliang medikuak bere 8 laguneri igorri zuen gutun bat erne egoiteko zeren eta birus izurrite berri bat sortu zela Wuhan herrian. Biharamunean, OMS erakundeari jakinarazi zuen gertakari hori. Agintariek, gizon jakintsun hori ez zuten begi onez ikusi ez eta entzun, lehenbailehen atxilotu zuten, preso ezarri zonbeit egunez eta isilararazi! Urtarrilaren 9an, kotsadurak egin zuen bere bidea, ez bakarrik Txinan bainan hedatu da ere kanpoko...

Han eta Hemen | 2020eko Otsailaren 27a

HAZIAK LORATZEN:Euskara munduan, besteen ahotan

Azken urteetan, abenduaren 3an, Nazioarteko Euskararen eguna ospatzen da. Horren kari, "Euskara munduan, besteen ahotan" bideo interesgarria ikusi genuen kurtsoan. Dokumental honek erakusten dauku badela jende anitz munduan euskara ikasten ari eta mintzatzen dena. Horien artean Ipar Amerikan (Idaho, Wyoming, Montreal...), Kolonbian, Saharan, Txinan... Motibazio ezberdinak dituzte eta Euskal Herriari eta euskarari buruz jakin mina erakutsi dute. Baita lanean baliatzeko ere. Jende...

Azalekoa | 2020eko Otsailaren 27a

Euskara

Otsailaren 21a Ama-Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna izendatua du UNESCO erakundeak. Egun horren karietara, Eusko Jaurlaritzak ikerlan baten emaitzak argitaratu ditu. Euskadiko Autonomia Erkidegoan, 25 urtez petik diren gazteen %34k euskara dute beren ama-hizkuntza. Lurraldeka begiratuz, Gipuzkoan aurkitzen da kasu horretan diren gazte kopuru handiena (%51,53); ondotik heldu da Bizkaia, (%26,59) eta hirugarrenik, Araba (%17,44). Euskararen ezagutzari buruzko lehen kontaketa 1991n...

Han eta Hemen | 2020eko Otsailaren 27a

Xiberoan... Haur Kantu Txapelketa 2020

Haur kantu txapelketako izen emaiteak abiatürik dira!! Iparraldeko beste lürraldeetan bezala, Xiberoan leküko euskal irratiak, hots Xiberoko Botzak dü antolatzen. Hau apirilaren 13an iraganen da, Bazko astelehenez, Alozen. Ikastola eta eskola ezberdinetatik izen zonbait emanik izan badira, denak taldeka dira. Bederazka ala binaka ere izen zonbait espero dira. Haur eta gazteentako 2 sail ezberdin badirate: 5 eta 10 urte artekoa eta 11 eta 16 artekoa. Azpimarratzekoa da...

Han eta Hemen | 2020eko Otsailaren 27a

Mauletik... Baionara lurralde ekologia baten alde

Bizi elkarteak antolatzen du mobilizazio aste bat, helburua delarik, herri hauteskundeetara aurkezten diren zerrendek klima eta ekologiaren arloan engaiatzea, "Metamorfosi ekologikoaren" aldeko ituna izenpetuz. Martxoaren 2an Mauletik abiatuko da, iraganen diren 6 etapetan (Izura, Donibane Garazi, Bidarrai, Uztaritze, Baiona), herritarrak gomitatuak dira ibiltariekin juntatzerat eguneko azken kilometroarentzat. Etapa bakoitzean, itunak aitzinean emaiten dituen tematikeri...

Han eta Hemen | 2020eko Otsailaren 27a

Mauletik... Baionara lurralde ekologia baten alde

Bizi elkarteak antolatzen du mobilizazio aste bat, helburua delarik, herri hauteskundeetara aurkezten diren zerrendek klima eta ekologiaren arloan engaiatzea, "Metamorfosi ekologikoaren" aldeko ituna izenpetuz. Martxoaren 2an Mauletik abiatuko da, iraganen diren 6 etapetan (Izura, Donibane Garazi, Bidarrai, Uztaritze, Baiona), herritarrak gomitatuak dira ibiltariekin juntatzerat eguneko azken kilometroarentzat. Etapa bakoitzean, itunak aitzinean emaiten dituen tematikeri...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016